Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5332

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena. Honen bidez, hau jakinarazten da: agortu egin dira garapenerako lankidetzarako funtsaren kargura diren ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrera bideratutako funtsak; laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren babesean eman ziren.

31/2008 Dekretuak, otsailaren 19koak, arautzen ditu garapenerako lankidetzaren kargura diren ekintza humanitarioetarako laguntzak, eta bi jarduketa-tipologia bereizten ditu. Batetik, larrialdietarako laguntzen proiektuak, hondamendiek kaltetutako pertsonen biziraupena bermatzeko eta sufrimendua arintzeko oinarrizko ondasun eta zerbitzuen premiazko hornidurara bideratzen direnak; eta, bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak, adiera zabalagoan, jarduerek premia hain handia ez dutenean eta garapenerako, giza eskubideetarako eta bakea eraikitzeko oinarriak sustatu nahi dituztenean.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren bidez (urtarrilaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 21. zk.), ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egin zen, 2014rako garapenerako lankidetzaren funtsaren kargura.

Urtarrilaren 21eko Ebazpen horren 2. artikuluaren laugarren paragrafoak ezartzen duenez, ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrera bideratutako funtsak agortzen badira, hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpenaren bidez. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea agortu egin direla garapenerako lankidetzarako funtsaren kargura diren ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrera bideratutako funtsak; laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren babesean eman ziren.

Ebazpen honek ez du Administrazio bidea agortzen. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geldituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 5a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala