Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5330

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 9koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (710/2014 babes-jurisdikzionaleko prozedura) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (710/2014 babes-jurisdikzionaleko prozedura) jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren 2014ko azaroaren 7ko Ebazpenaren aurka eta, zeharka, Euskal Herriko Poliziaren hautespena eta Prestakuntzako erregelamendua onesten den 315/1994 Dekretuaren 4. artikuluko B letran agertzen den 35 urteko adin-mugaren aurka (Ertzaintzan sartzeko). Azken ebazpen horren bitartez, 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenaz deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako onartu eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzen zuen 2014ko ekainaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa gaitzetsi zuen. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko abenduaren 9a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala