Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5327

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoarentzako interesgarriak diren gaietan, 2014-2015 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko bekak berritzeko deialdia ebazten duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Política eta Kulturako sailburuak 2014ko urriaren 28an emandako Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoarentzako interesgarriak diren gaietako espezializazioikasketak egiteko bekak berritzeko 2014-2015 ikasturterako deia egin zen.

Agindu horren 9. artikuluan ezartzen denez, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen berariazko ebazpen bakar baten bidez emango edo ukatuko dira aginduan aurreikusitako bekak.

Horiek horrela, deialdira aurkeztutako berriztapen-eskariak ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren pertsonei beka berritzea, Euskal Autonomia Erkidegoarentzako interesgarriak diren gaietan atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko 2014-2015 ikasturtean.

Bigarrena.– Beka horien diru-zenbatekoa, iraupena eta gainerako baldintzak, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren araberakoak izango dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau www.euskadi.net egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 14a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala