237. zk., 2014ko abenduaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5320
IRAGARKIA, Federek Euskal Autonomia Erkidegoan 2014-2020an kofinantziatutako esku-hartze komunitarioen betetzea kontrolatu eta egiaztatzeko sistema bat ezartzeko zerbitzua helburu duen administrazio-kontratua esleitzeko dena (C02/029/2014).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
c) Agiriak eta informazioa lortzea:
1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 95 72.
5) Telefaxa: 945 01 89 50.
6) Helbide elektronikoa: g-aizpuru@ej-gv.es
7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-01-12.
d) Espedientearen zenbakia: C02/029/2014.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskripzioa: Federek Euskal Autonomia Erkidegoan 2014-2020an kofinantziatutako esku-hartze komunitarioen betetzea kontrolatu eta egiaztatzeko sistema bat ezartzeko zerbitzua.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: 48 hilabete.
f) Luzapenik: ez.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 79400000.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak balioesteko zenbait irizpide dago:
A) Formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak: bai:
1) Prezioa. Haztapena: 50 puntu.
B) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: bai:
1) Lan-proiektua: 35 puntu.
2) Proiektua betearazteko azalpen-memoriaren kalitatea eta balio teknikoa: 15 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 264.462,81 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia 264.462,81 euro, zenbateko osoa 320.000 euro.
6.– Eskatutako bermeak. Behin betikoa: % 5.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Eskatutako sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio-klausula zehatzen plegua.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015-01-15, 10:00ak arte.
b) Aurkezteko era: elektronikoki eta paperez.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: g-aizpuru@ej-gv.es
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: «C» gutun-azala eta «B» gutun-azalaren irekiera.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Data eta ordua: «C» gutun-azala 2015-01-28,12:00etan eta «B» gutun-azala 2015-02-04, 12:00etan.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2014-12-05.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 5a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.