Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2014ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5319

EDIKTUA, 1716/2014 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 1716/2014 espedientea bideratu da, Maria Valdeolivas Ramos presoaren aurka (NAN: 52897734B). Preso hori Madrilen jaio zen, 1987-10-14an, Carlosen eta Elviraren semea da, eta azken helbidea hau du: Blas de Otero kalea 50-4.C.esk., Bilbao. Egun, ordea, helbide ezezaguna du. Espediente horretan, autoa eman zen 2014-05-14an, eta hau diote haren xedapenek: «Ez-betetzat jotzea Vitoria-Gasteizko zigor-arloko 2 zenbakiko epaitegiaren 477-12-D betez Maria Valdeolivas Ramosi 44 egunez gizartearentzako lanak egiteko ezarritako zigorra.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Maria Valdeolivas Ramos presoari jakinarazpena egiteko balio dezan, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko azaroaren 19an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA. IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala