Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2014ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5315

EDIKTUA, 398/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 398/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Barakaldoko San Bartolome kaleko 15eko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Jose Miguel Martin Rodriguez.

Prokuradorea: Javier Cangas Sorolla.

Demandatua: Lugach Riveras Miranda eta Oscar Parra Uribasterra.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-09-2an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Cangas Sorolla prokuradoreak Barakaldoko San Bartolomé kaleko 15eko Jabekideen Erkidegoaren izenean aurkeztutako demanda, Lugach Riveras Miranda andrearen eta Oscar Parra Uribasterra jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut solidarioki auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 1.689,85 euro, eta 14,12 euro, aurretiazko errekerimendu-gastuei, interesei eta gastuei dagozkienak.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Lugach Riveras Miranda demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko azaroaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala