Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2014ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5314

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, 2013. urtean hastekoak diren osasunaren arloko ikerkuntza-proiektuei laguntzak emateko deialdira aurkeztutako eskabideak ebazteko dena.

Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduaren bitartez, 2013. urtean hastekoak diren osasun arloko ikerkuntza-proiektuei laguntzak emateko deialdia egin zen (2013ko irailaren 20ko EHAA, 180. zk.).

Bigarrena.– 2014ko martxoaren 12ko EHAAn honako ebazpen hau eman zen argitara: 2014ko otsailaren 27koa, Osasuneko sailburuordearena, laguntzetarako aipatu deialdia ebazten duena eta I. eranskinean zerrendatutako ikerketa-proiektuak finantzatzea erabakitzen duena.

Bestalde, ezetsi diren proiektuen zerrenda jasotzen da III. eranskinean. Proiektu horien artean dira jarraian titulu eta guzti zehazten direnak:

● Osteogenesi inperfektudun paziente pediatrikoei aplikatutako zelula-terapia, zelula ama mesenkimaletan oinarritutakoa: medikamendu zelularraren akzio-moduaren gaineko estudioa eta saiakuntza klinikoa.

● Giza papilomaren birusaren biomarkatzaileak.

● Adenoamigdalektomiaren ostean, Apnea Hipopnea Pediatriko Erresidualaren sindromearen tratamenduan hedapen maxilar azkarra: saiakuntza kliniko ausazkoa eta kontrolatua.

● Gipuzkoako kontsumitzaileen biztanleri baten esnekiak hartzearen odol-biomarkatzaileak karakterizatzea.

● Fibrosi kistikoaren larritasuna aldatzen duten geneak eta in vitro modeloak garatzea.

Kasu guztietan ere, ezezkoa emateko arrazoia hauxe da: ez dira kontsideratzen zentro anitzeko proiektu, betiere laguntzak arautzeari buruzko 2013ko irailaren 11ko Aginduko 6.1 artikuluan exijitutako forma kontuan izanez gero.

Hirugarrena.– Ezezkoa emate horren aurka, laguntza eskatu zuten zentroek, eraz eta epearen barruan, apelazio-errekurtsoak aurkeztu zituzten, Osasuneko sailburuaren aginduen bidez baietsi zirenak. Kasu guztietan, aipatu aginduek zehazten zuten ezen baiespenak ondorio hauek dituela: «lehiaketaren arauekin bat etorriaz, prozesuan parte hartzeko eskabideak izapideak egiteko onartzea, 12. artikuluan zehaztu irizpideekin bat etorriaz Balorazio Batzordeak proiektua ebaluatzea, eta, egoki bada, 13. artikuluan xedatutakoaren arabera kuantifikatutako laguntza jasotzea (artikuluok: 2013-09-11ko aipatu agindukoak)».

Laugarrena.– 2014ko urriaren 9an, berriro batzartu zen Balorazio Batzordea. Batzar horren akta jaso zen, eta bertan honako hau adierazten da: kanpoko ebaluatzaileek egindako balorazio zientifiko-teknikoan proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa. Txosten zientifiko-teknikoan, proiektu bi ez dira ailegatzen exijitutako 50 puntuko gutxieneko puntuaziora; laguntzak arautzeko aginduaren arabera, puntuazio hori beharrezkoa da proiektua finantziagarri kontsideratzeko. Beste hirurek gainditzen dute aipatu puntuazioa, eta, ondorioz, Balorazio Batzordeak ebaluatu ditu; baina fase horretan ez dute erdietsi seinalatutako puntuazio gutxienekoa, 60 puntukoa. Arrazoi horrengatik, eta deialdiaren oinarriak aplikatuaz, Balorazio Batzordeak zera proposatzen du: aipatu bost proiektuak finantzatzeko eskatutako laguntzari ezezkoa ematea.

Bosgarrena.– Osasuneko sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduaren bitartez, 2013. urtean hastekoak diren osasun arloko ikerkuntza-proiektuei laguntzak emateko deialdia egin zen; eta agindu horretako 14.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, Osasuneko sailburuordeari dagokio ebazpen hau ematea.

Guzti hori dela-eta, prozedura amaituta, Balorazio Batzordeak egindako proposamena azterturik, eta laguntzetarako deialdiaren arau erregulatzaileak aplikatuaz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasunaren arloko bost ikerketa-proiektuentzako, zehazki, bigarren puntuan zerrendatzen direnentzako finantziazioa ukatzea; izan ere, ez dute erdiesten Osasuneko sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduan exijitutako gutxieneko puntuazioa. Agindu horren bitartez, 2013. urtean hastekoak diren osasun arloko ikerkuntza-proiektuei laguntzak emateko deialdia egin zen.

Bigarrena.– Jakinarazi bekie ebazpen hau interesdunei, eta adierazi ebazpen honek ez duela administrazio-bidea agortzen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik, eta, halaber, egoki iritzitako beste edozein errekurtso.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 11.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala