Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2014ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5311

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 24koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2015eko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

Uretako eta urpeko kiroletako irakaskuntzako funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzearen inguruan Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko maiatzaren 31n hartu zuen erabakia onesten duen uztailaren 12ko 290/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, zuzendaritza honek, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 21. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Jarraian adieraziko diren tituluak lortzeko 2015ean egin beharreko teoriaren eta praktikaren azterketetarako deialdiak egitea:

Teoriaren azterketak:

1. deialdia.– 2015eko otsailaren 23tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

2. deialdia.– 2015eko maiatzaren 11tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

e) Uretako motoko patroia.

3. deialdia.– 2015ko urriaren 19tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

e) Uretako motoko patroia.

Praktikaren azterketa:

Deialdi bakarra.– 2015eko ekainaren 15etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

Azterketen data zehatzak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren (www.nasdap.net) web-orrian iragarriko dira, azterketak egin baino aste bete lehenago.

Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– 1.– Honelaxe egingo dira azterketak:

a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaian) daukan Nautika eta Itsasontzi Makinariaren Goi-eskola Teknikoan egingo dira, hortxe bakarrik.

b) Azterketa teorikoen bigarren deialdi bakarra egongo da eta Pasaian (Gipuzkoa) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHIn egingo da.

Nolanahi, azterketa guztiak horretarako eratutako Epaimahaiak ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, ebazpen honen 5. oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa hartu behar da kontuan.

2.– Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alor honetako arauekin bat etorriz.

3.– Titulazio bakoitzerako praktikaren azterketak hainbat zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika, irrati-komunikazioak, bela praktikak.

4.– Eskabideak on line bete beharko dira, internet bidez, pausu hauei jarraituz:

a) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren web-orrian sartu, eskabidearen atalean edo, zuzenean, www.nasdap.net helbidean.

b) Dagokion eskabide-inprimakia bete.

c) Azterketari dagokion tasa on line ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izen-emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.

Izaera pertsonaleko datuen babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak adierazten du eskabideetako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, erabiltzeko. Nahi izanez gero, eskatzaileak eskubidea izango du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, indarrik gabe uzteko eta datuen aurka egiteko, Legeak aurreikusi bezala. Horretarako, idazki bat bidali beharko du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara (Donostia 1, 0101 Vitoria-Gasteiz), erabilpen horren arduradun den heinean.

Eskabidea formalizatu ondoren, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta eskatzailea adingabea balitz (16 urteak beteta izanik, betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.

– Azkena egindako azterketaren ziurtagiria, izangaiek beren burua aurkezten duten titulazioko programaren zati bat jada gainditu badute.

– Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroirako azterketara aurkezteko.

– Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen gordekina, yateko kapitainerako azterketara aurkezteko.

5.– Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentu, material eta tresna eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:

– Oinarrizko nabigaziorako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, boligrafoa eta azterketa egiteko beharrezko den materiala.

– Aisialdirako ontzietarako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

– Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta nabigazio-kartak erabiltzeko beharrezkoa den materiala; programatutako kalkulagailurik ez da onartuko.

– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta zinematikari eta nabigazio ortodromikoari buruzko ariketak eta astronomiako kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2015eko almanakea barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.

6.– Eskabideak honako epe hauen barruan aurkeztuko dira:

Azterketa teorikoak:

– 1. deialdia, 2015eko otsailean: 2015eko urtarrilaren 30 arte.

– 2. deialdia, 2015eko maiatzean: 2015eko apirilaren 17 arte.

– 3. deialdia, 2015eko urrian: 2015eko irailaren 25 arte.

Azterkta praktikoa:

Deialdi bakarra, 2015eko ekainean: hona matrikula-eskaera aurkezteko epea: 2015eko ekainaren 5 arte.

7.– Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa ondoko administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango da:

a) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

b) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHI (Marinelen kalea 2, Pasai San Pedro, Gipuzkoa).

c) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Easo 10, Donostia).

d) Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saileko Arrantza Egituren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Concha Jeneralaren kalea 23, 2. Solairua, Bilbao).

8.– On line egindako eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroko deialdi batean parte hartzeko ezinbestekoa da on line eskabide berria egitea, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera.

9.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (eta horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatzen ez badira).

Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.

Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere betez. Era berean, behar den denborarekin, zentro bakoitzeko iragarki-oholean, titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera eta onartuen eta baztertuen zerrendak adieraziko dituzte.

Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saileko web orrian ere kontsultatu daiteke: www.nasdap.net.

Izangaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epearen barruan. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.

Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.

Epaimahaietako idazkariek, interesdunek hala eskatuz gero eta epaimahaiko buruak ontzat emanez gero, ziurtagiri indibidualak emango dituzte yateko patroi eta yateko kapitain tituluetako probak gainditu dituzten izangaientzat, azterketekin beste autonomia-erkidego batean jarraitu nahi badute.

Bosgarrena.– Deialdi honen aurka eta beraren ondoriozko egintza administratibo guztien aurka jo ahal izango da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako modu eta kasuetan, 4/1999 Legeak emandako idazkuntzaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 24a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala