Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2014ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5310

225/2014 DEKRETUA, abenduaren 9koa, KCD Kultura, Communication y Desarrollo elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Haren babesean, KCD Kultura, Communication y Desarrollo elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela onura publikokoa dela aitortzea, sentsibilizazioaren, hezkuntzaren eta garapen-lankidetzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

KCD Kultura, Communication y Desarrollo elkartea 2008ko uztailaren 10ean eratu zen, eta Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren 2008ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez inskribatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/B/14091/2008).

Elkarteak batik bat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen du bere jarduera.

KCD Kultura, Communication y Desarrollo elkarteak, eratu zenez geroztik, beharrezko jarduerak egiten ditu bere xede nagusia betetzeko, hau da, komunikazio soziala eta kulturala sustatzea loturak askatzeko tresna gisa, informazio-aukerak aurkeztuz pentsamendu bakarraren eredua ezartzearen arriskuari erantzunez, zeina irits baitaiteke gainerako identitate nazional eta kulturalen aniztasuna eta legitimitatea ukatzera.

Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu baten bidez aitortuko du elkartea onura publikokoa dela. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek (gaiaren arabera) eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betetzearren, espediente bat izapidetu da, zeinari erantsi baitzaizkio sailek eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak. Bertan adierazten dute KCD Kultura, Communication y Desarrollo elkartea onura publikoko erakunde gisa deklaratzearen aldeko iritzia.

Ondorioz, Lehendakariak, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesdunek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko abenduaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– KCD Kultura, Communication y Desarrollo elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/14091/2008 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitormen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko abenduaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala