Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2014ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5309

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, irakasle agregatuen plazen lehiaketa egiteko dena.

Errektoretza honek, bere eskumenak baliatuta, ebazpen honetako I. eranskinean adierazita dauden agregatuen lanpostu hutsak betetzeko lehiaketaren deialdia egitea erabaki du, indarreko araudian xedatuta dagoenari jarraikiz.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.– Arau orokorrak.

1.1.– Lehiaketetan arau hauek bete beharko dira: 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua); 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateei buruzkoa (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez neurri batean aldatua); Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak, 17/2011, otsailaren 15ekoa (EHAA, 2011ko otsailaren 24koa; 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoa (EHAA, martxoaren 12koa); 40/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena, UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzkoa (EHAA, martxoaren 18koa); irakasle kontratatu iraunkorrak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren araudia, Gobernu Kontseiluak 2008ko ekainaren 8an onartu zuena eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratu zena (EHAA, uztailaren 15ekoa) Gobernu Kontseiluaren akordioa aldatuta, 2014ko azaroaren 6ko batzarrean (EHAA 2014ko azaroaren 20koa); deialdi honetako oinarriak; aplikagarriak diren arau orokorrak; eta aurreikusi ez diren alderdietarako, Herri Administrazioan sartzeko araubide orokorra arautzen duten Estatuko xedapenak.

1.2.– Jakintza-arlo berekoak diren eta ezaugarri berberak dituzten lanpostuak deialdi bereizien bidez atera ahal izango dira lehiaketara.

2.– Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

2.1.– Hautagaiek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte, hautaketa-probetan onartzeko:

a) Hamasei urte bete izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina bete gabe izatea 65 urte.

b) Kasuan kasuko irakasleen kategoriako lanari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.

c) Diziplina-espedientearen bidez Estatuko Administrazio Orokorreko edo erkidego, erakunde edo herrietako administrazioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaituta ez egotea. Espainiar nazionalitatea ez dutenek, haien estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina-zehapenik edo zigorrik ez izatea.

d) Eskatu nahi den plaza bakoitzerako 20,34 euro ordaintzea, jarraian kasu bakoitzerako zehaztuta dagoen moduan.

Eskubideak ordaintzeko, honako kontu korronte hanetan egin beharko da diru-sarrera edo transferentzia (lehiakidearen izena eta abizenak eta lanpostuaren ordena-zenbakia zehaztu beharko dira):

Kutxabank

UPV/EHU, Irakasle-Ikertzaileen arloko Errektoreordetza.

Irakasleen lehiaketetako tasak.

Kontu-zenbakia: 2095 0292 94 3239002233

Ordainketa posta- edo telegrafia-igorpenaren bidez egin nahi duten lehiakideek, Lehiaketen Atalera bidali beharko dute (1397 posta-kutxa, 48080 Bilbao).

Lehiaketatik kanpo geldituko dira eskariak aurkezteko epean zenbateko horiek ordaindu ez dituzten lehiakide guztiak, eta ez da epe osagarririk emango tasok ordaintzeko edo osatzeko.

Dena dela, azterketa-eskubideak ordaindu arren, ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko eskaria ere aurkeztea errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.

2.2.– Betebehar akademiko espezifikoak:

a) Irakasle osoen kategoriako plazetarako:

Doktore titulua izatea.

Beste estatu batzuetan emandako tituluak homologaturik egon beharko dira otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuak (martxoaren 18ko 309/2005 Errege Dekretuak aldatua) zehaztutakoari jarraituz edo atzerriko goi mailako tituluak Masterreko eta Doktoregoko titulu eta maila akademikoekin homologatzeko Gobernu Kontseiluak 2010eko maiatzaren 20an onartutako prozedurari jarraituz (2010-10-22ko EHAA).

Unibertsitate mailako irakaskuntzan eta ikerketan gutxien dela hiru urtez aritu izana irakasle agregatu kategorian edo doktore titulua izatea ezinbesteko duen unibertsitateko irakasleen beste kidegoren batean. Hori guztia kalterik egin gabe irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozedurari buruzko arautegiko xedapen gehigarri bakarrean xedatutakoari (2008ko uztailaren 15eko EHAA). Horren arabera, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, aldi baterako xedapenetatik bigarrenean zehaztutakoaren babesean irakasle agregatu izatera heldu direnen kasuan, Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak, salbuespen moduan, erabaki dezake irakasle horiek irakasle osoen plazetako lehiaketetara aurkeztean ez dutela egiaztatu behar baldintza hori.

Gobernuak arauz finkatutako irakaskuntza eta ikerketa jardueraren ebaluazio positiboa izatea, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko legediak onartutako antzeko erakunderen batek emandako txostenaren bidez egiaztatua.

b) Irakasle agregatuen kategoriako plazetarako:

Doktore titulua izatea.

Beste estatu batzuetan emandako tituluak homologaturik egon beharko dira otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuak (martxoaren 18ko 309/2005 Errege Dekretuak aldatua) zehaztutakoari jarraituz edo atzerriko goi mailako tituluak Masterreko eta Doktoregoko titulu eta maila akademikoekin homologatzeko Gobernu Kontseiluak 2010eko maiatzaren 20an onartutako prozedurari jarraituz (2010-10-22ko EHAA).

Gobernuak arauz finkatutako irakaskuntza eta ikerketa jardueraren ebaluazio positiboa izatea, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak edo Euskal Autonomia Erkidegoko legediak onartutako antzeko erakunderen batek emandako txostenaren bidez egiaztatua.

c) Hizkuntza-eskakizun elebiduna daukaten plazetan, euskaraz irakasteko gaitasuna egiaztatzea, bide hauetakoren bat erabiliz:

c.1.– Euskararen jakite maila egiaztatzeko probak egitea. Proba horiek soilik egingo dira lehiakideren batek lehiaketan parte hartzeko eskaera orrian hala eskatu badu eta onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehen egingo dira.

c.2.– Euskarako errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean emandako ebazpenean xedatutakoa betetzea (uztailaren 11ko EHAA), edo Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko C1 mailaren pareko titulua aurkeztea (2010eko azaroaren 15eko EHAA).

Kasu honetan, bai titulua, bai baliozkotzea, lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen lortutakoak izan beharko dira.

d) Ofiziala ez den hizkuntza bat egiaztatzea eskatzen duen plaza bat bada, kasuan kasuko hizkuntzan eskolak emateko gaitasuna izan beharko da egiaztatuta, modu honetara:

d.1.– Hizkuntza ez ofizialaren jakite-maila egiaztatzeko probak eginda. Proba horiek soilik egingo dira lehiakideren batek lehiaketan parte hartzeko eskaera orrian hala eskatu badu eta onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehen egingo dira.

d.2.– Ofizialak ez diren hizkuntzetan irakaskuntza eskaintzeko egiaztagiria eskuratzeari buruz Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 24an onartutako arautegian ezarritakoari jarraituz (2010-12-02ko EHAA).

2.3.– UPV/EHUn lanean diharduten irakasleak ezin izango dira aurkeztu lanpostu jakin bat betetzeko lehiaketara, baldin eta beren lanpostuaren ezaugarri berak baditu (kategoria, jakintza-arloa, saila, ikastegia eta hizkuntza-eskakizuna).

2.4.– Gaztelaniaz dakitela egiazta dezaten eskatu ahalko die Epaimahaiak beste estatu batzuetako lehiakideei, baldin eta uste badu probetan ez dela behar bezala egiaztatu.

2.5.– Artikulu honetan adierazitako baldintzak eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira, eta lehiakideek baldintzok betetzen jarraitu beharko dute dagokion irakasle iraunkorraren kontratua egin arte.

3.– Eskaerak.

3.1.– Hautaketa-probetan parte hartzeko eskaerek deialdi honetako III. eranskineko eredua bete beharko dute.

3.2.– Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, eskaria bidali beharko diote errektore jaunari, Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen bideetako bat erabiliz, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu biharamunean hasi eta hamabost laneguneko epean. Eskaerak egiteko III. eranskineko eredua erabiliko da, eta eskaerak behar bezala beteta aurkeztuko dira, lehiaketan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuekin batera. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eskaria aurkezteko azken egunerako bete beharko dira.

Eskariak Euskal Herriko Unibertsitateko Erregistro Orokorretan aurkeztu beharko dira, edo bestela, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabilita (Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa).

Honako hauek dira UPV/EHUko Erregistro Orokorrak: Leioako Campuseko Errektoregokoa, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzakoa (Ignazio Barriola eraikina, Elhuyar plaza 1, Donostia), eta Arabako Campuseko Errektoreordetzakoa (Izardui komandantearen kalea 2, Gasteiz). Bulego horien zerrenda eta Erregistro Orokorra duten UPV/EHUko ikastegien zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Ebazpenean daude adierazita (EHAA, 2007ko abuztuaren 3koa), eta baita Interneteko helbide honetan ere: www.ehu.es/oficinas_registro.html

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetako Erregistro Orokorrak zabalik egoten dira astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara goizez, eta 15:00etatik 16:30era arratsaldez. Ostiraletan, udako lanaldi jarraituan, eta aste santuan eta eguberrietan, 09:00etatik 13:00etara egoten dira irekita.

Erregistro Orokorrak itxita egoten dira kasuan kasuko jaiegunetan, «administrazio eta zerbitzuetako langileen lanaldiaren, ordutegien, oporraldiaren eta baimenen zirkularrak» dioenarekin bat etorrita.

Erregistro Orokor bakoitzak, aipaturiko zirkularrak dioena ikusita, ohar bat jarriko du, agerian, jaiegunak eta goizeko ordutegia izango duten egunak zeintzuk diren jakinarazteko.

Eskaera posta-bulegoetan aurkeztu nahi izanez gero, abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuko 31. artikuluan xedatuta dagoen moduan egin beharko da. 1829/1999 Errege Dekretuak posta-zerbitzuak arautzen ditu, eta honako hau xedatzen du:

«Herritarrek edo erakundeek, herri-administrazioei eskariak, idatziak eta jakinarazpenak bidaltzeko posta-zerbitzu orokorra erabiltzen dutenean, gutun-azala irekita aurkeztu beharko dute posta-bulegoan, bidali nahi duten dokumentuaren lehenengo orriko goiburuan posta-zerbitzukoek argi eta garbi adieraz ditzaten bulegoaren izena eta bidalketaren lekua, eguna, ordua eta minutua. Era berean, igorpenaren xehetasunak ere ager daitezen eska dezake igorleak, igorri nahi duen dokumentu nagusiaren kopiaren, fotokopiaren edo erreprodukzioaren lehenengo orria jatorrizko agiriarekin parekatu eta berdinak direla egiaztatu ondoren; fotokopia hori ziurtagiri gisa aurkeztuko zaio administrazioko organo eskudunari, dokumentu nagusia aurkeztu dela frogatzeko.

Aipaturiko zuzemenak egin ostean, igorleak berak itxiko du gutun-azala, eta langileak onarpena formalizatu eta onarpenaren gordekina emango dio; jatorrizkoa, berriz, bulegoan artxibatuko du.

Posta-zerbitzu orokorraren bidez artikulu honetan zehaztutako moduan egiten diren bidalketak behar bezala egin direla joko da, Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluaren arabera eta Legea garatzen duen araudiaren arabera».

3.3.– Eskariarekin batera, dokumentu hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia (Espainiako nazionalitatea duten hautagaiek).

Espainiako nazionalitaterik ez dutenek, beren nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

b) Deialdi honetako 2.2 oinarrian aipatzen diren baldintza akademiko espezifikoak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia egiaztatua.

c) Azterketa-eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen dokumentua.

d) Irakasle kontratatu iraunkorrak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren araudiko 15. artikuluan aipatzen diren merezimenduen ziurtagirien fotokopia egiaztatua. Araudia Gobernu Kontseiluak 2008ko ekainaren 8an onartu zuen eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (EHAA, uztailaren 15ekoa).

3.4.– Lanpostua elebiduna bada, lehiakideak beren beregi adierazi beharko du parte hartuko duen ala ez euskaraz irakasteko gaitasun-agiria eskuratzeko probetan, edota agiri hori dagoeneko baduen, Euskarako errektoreordearen 2002ko ekainaren 5eko Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz (EHAA, uztailaren 11koa), edo Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko C1 mailaren pareko tituluren bat duen (2010eko azaroaren 15eko EHAA). IV. eta V. eranskinak.

3.5.– Ofiziala ez den hizkuntza bat egiaztatzea eskatzen duen plaza bat bada, eskaeran adierazi egin beharko da baldintza hori betetzen den ala ez Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 24an ofizialak ez diren hizkuntzetan irakaskuntza eskaintzeko egiaztagiria eskuratzeari buruz onartutako arautegian (2010-12-02ko EHAA) ezarritakoari jarraituz. VI. eranskina.

4.– Lehiakide onartuen zerrenda.

4.1.– Eskariak aurkezteko epea amaitu ondoren, lehiaketan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen Ebazpena argitaratzeko agindua emango du errektoreordeak. Ebazpena Errektoretzako Lehiaketen Ataleko eta Campusetako hiru Errektoreordetzetako iragarki-tauletan eta UPV/EHUko web-orrian argitaratuko da, eta bertan adierazi beharko dira baztertutako lehiakideak kanporatzeko arrazoiak eta 10 laneguneko epe luzaezina dutela akatsak zuzentzeko. Hala ere, akatsak zuzentzeko epean lehiakideek ezin izango dute aurkeztu eskariak aurkezteko epea bukatu ondoren lortutako egiaztagiririk.

4.2.– Lanpostua elebiduna bada, lehiakideek euskaraz dakitela egiaztatu beharko dute, 3.4 oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Horrela egin ezean, lehiakideak kanporatu egingo dira.

Beraz, lehiakideren batek euskaraz irakasteko gaitasun-probak egiteko eskatzen badu, lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehen egingo dira probak.

4.3.– Plazaren baldintzetako bat ofiziala ez den hizkuntzaren bat jakitea bada, derrigorrezkoa izango da hizkuntza horren ezagutza egiaztatzea eta horrela egin ezean, lehiakidea kanporatuta geratuko da. Egiaztapen hori 3.5 oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da.

Beraz, lehiakideren batek eskatzen badu hizkuntza ez ofizial batean irakasteko gaitasun-probak egitea, lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehenago egingo dira proba horiek.

4.4.– Eskariekin batera aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, errektoreak erabakia emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartzeko, eta Errektoregoko Deialdi eta Lehiaketa Ataleko eta hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki-oholetan argitaratuko dira, bai eta UPV/EHUren web-orrian ere.

Ebazpen hori izapide egintza kualifikatua da, eta beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko errektoreari, erabakia Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean (107. artikulua eta hurrengoak) –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua– adierazten den moduan; edo, bestela, zuzenean aurka egin dakioke Bilboko administrazioarekiko auzietako epaitegietan.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartzeko erabakian jasota ageriko da merituak aurkezteko probarako deia Errektoregoko Deialdi eta Lehiaketa Ataleko iragarki-oholean eta campusetako hiru errektoreordetzetakoetan argitaratuko dela, bai eta UPV/EHUko web orrian ere.

4.5.– Ezingo da jarri lehiakide onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren aurkako errekurtsorik lehenago ez bada aurkeztu behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamaziorik, egintza irmo eta onetsia baita.

5.– Lehiaketetako epaimahaiak.

5.1.– Lehiaketetako Epaimahaiak II. eranskinean adierazietako pertsonek osatuko dituzte, eta errektoreak izendatuko ditu. Epaimahaiok aurreikusita daude irakasle kontratatu iraunkorrak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren araudiko 10. artikuluan (Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartu zuena, eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratu zena, uztailaren 15eko EHAAn) Gobernu Kontseiluaren akordioa aldatuta , 2014ko azaroaren 6ko batzarrean (EHAA 2014ko azaroaren 20koa).

5.2.– Epaimahaiko kideek ezingo diote uko egin izendapenari, bertan aritzea galarazten dien arrazoi justifikaturik ez badute behintzat. Uko eginez gero, errektoreak aztertuko du adierazitako arrazoia, eta erabakia hartuko du, bost laneguneko epean, izendapenari uko egiteko idatzia jasotzen denetik kontatzen hasita.

5.3.– Bestalde, lehiakideek errefusatu egin ahal izango dituzte Epaimahaiko kideak, edo epaimahaikideek ez dute parte hartuko prozeduran, baldin eta Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) 28. eta 29. artikuluetan aipatutako arrazoietako bat badago.

Epaimahai titularreko kideei bertan aritzea eragozten dien arrazoiren bat dagoenean (prozeduran parte ez hartzeko egoeran daudelako, errefusatuak izan direlako, edo besteren bat), ordezko kideak arituko dira euren ordez.

Ordezko kideak ere ezin badu jardun Epaimahaian, prozeduran parte ez hartzeko edo errefusatua izateko egoeran dagoelako, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoa arituko da haren lekuan. Ordezko guztiek ezin izango balute Epaimahaian aritu eta ezinezkoa bada Epaimahaia ondorengo artikuluan azaldutako moduan eratzea, beste Epaimahai bat izendatuko da.

5.4.– Epaimahaia eratzeko deia Epaimahaiko buruak egingo du, eta Epaimahaiko titular eta ordezko guztiei jakinaraziko die, bilera eguna baino gutxienez 15 egun lehenago. Bilerako deialdian eguna, ordua eta tokia zehaztuko dira, eta Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki-tauletan eta probak egingo diren Ikastegiko iragarki-tauletan argitaratuko da. Epaimahaia eratzerako ekitaldira kide titular guztiak biltzen badira, ordezkoek ez dute joan beharrik izango.

5.5.– Epaimahaia balioz eratzeko, gutxienez bost kidek parte hartu beharko dute bileran. Epaimahaikideak funtzio publikoaren araudian lan-kontratuko langileentzat aurreikusitako edozein egoeran edo pareko egoeran egon daitezke, borondatezko lan-utzialdian edo funtzio-etenaldian izan ezik. Dena den, seme-alabak zaintzeko lan-utzialdian daudenek parte hartu ahal izango dute epaimahaietan.

Epaimahaiko kide titular batek borondatezko eszedentzia hartuko balu, funtzioak eten egingo balitzaizkio, edo funtzionario edo kontratatu iraunkor izateari utziko balio, epaimahaia utzi beharko du eta ordezkoa jarriko zaio.

Epaimahaiko ordezko kideren batek eszedentzia hartuko balu, funtzioak eten egingo balitzaizkio, edo funtzionario edo kontratatu iraunkorra izateari utziko balio, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoak hartuko du haren lekua. Aukera guztiak agortuta ezin bada Epaimahaia eratu, beste Epaimahai bat izendatuko da.

Hala ere, Epaimahaia eratu ondoren, erabakiak hartzeko nahikoa izango da bertan izatea Epaimahaiko burua eta idazkaria, edo legezko ordezkoak, eta epaimahaikideetako bat.

Epaimahaia eratzen denean bertan ez dauden kideak Epaimahaiaren jardueratik baztertuta geratuko dira, behin betiko.

5.6.– Epaimahaiaren lehen bileran honako erabaki hauek hartu beharko dira, besteak beste:

1) Proba bakoitzeko emaitzak non argitaratuko diren (Deialdien eta Lehiaketen Atalaz eta probak egingo diren Ikastegiaz gain).

2) Lehiakideek zer ordenan parte hartuko duten probetan.

3) Ebaluaziorako irizpide zehatzak.

5.7.– Aipatutako erabaki guztiak probak egingo diren Ikastegiko iragarki-taulan eta Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki-taulan argitaratuko dira, gutxienez.

5.8.– Epaimahaiaren zeregin administratiboak eta kudeaketa ekonomikoa idazkariak gauzatuko ditu, Unibertsitateko administrazioko langileen laguntzarekin.

6.– Probak.

6.1.– Epaimahaiak bermatu egingo du lehiakide guztiek aukera berberak dituztela, eta publizitate-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak errespetatuko ditu.

6.2.– Deialdi honetan eta irakasle kontratatu iraunkorrak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren araudian (Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartu zuena, eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratu zena, uztailaren 15eko EHAAn) zehaztuta ez dagoenerako, Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak kide anitzeko organoetarako xedatzen duena beteko du Epaimahaiak.

6.3.– Probak egiten hasi aurretik, lehiakideek lehenengo probari dagozkion merezimenduak aurkezteko eguna eta ordua zehaztuko ditu Epaimahaiak. UPV/EHUko web-orrian horren berri emango da. Lehiakideek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte bertan. Epaimahaiak, era berean, gainerako probak zer egunetan eta ordutan egingo diren zehaztuko du.

Merezimenduak aurkezteko ekitaldia Epaimahaia eratu eta hurrengo lanegunean egingo da. Hala ere, lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri.

6.4.– Lehiakideek agiriak eta merezimenduak aurkeztu eta hurrengo lanegunean egingo da lehenengo proba. Hala ere, lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri. Hurrengo probak, aurrekoa bukatu eta jarraian egingo dira.

6.5.– Ez da beharrezkoa fotokopiak egiaztatzea, baina jatorrizkoak eraman beharko dira, Epaimahaiak eta gainerako lehiakideek egiaztatzeko aukera izan dezaten.

Lehiakideek, eskarian adierazitako datuak zehazteko edo osatzeko komenigarritzat jotzen dituzten elementuak aurkeztu ahal izango dituzte, eta Epaimahaiak erabakiko du elementuok onartu eta kontuan hartuko ote dituen.

6.6.– oinarrian aipatu diren agiriak bi hilabetez izango dituzte gordeta Lehiaketen Atalean, Epaimahaiak proposamena egiten duen egunetik zenbatzen hasita. Proposamenaren kontrako errekurtsorik aurkezten bada, dokumentuek gordeta egon beharko dute ebazpena irmoa izan arte.

Prozesua bukatu eta urtebetera lehiakideak ez badira joan dokumentuak hartzera, Unibertsitateak suntsitu egin ahal izango ditu.

6.7.– Epaimahaiburuak aurkezpen ekitaldian jakinaraziko du, halaber, lehiakideek zer epe izango duten gainerako lehiakideek proba hasi aurretik aurkeztu dituzten dokumentuak aztertzeko.

6.8.– Lehiakideek honako dokumentu hauek emango dizkiote Epaimahaiko buruari aurkezpen ekitaldian:

6.8.1.– Irakasle osoen kategoriako plazetan:

a) Curriculum vitae (bost ale), VII. eranskineko ereduari jarraikiz; eta curriculumean aipatutakoa egiaztatzen duten argitalpenen eta dokumentuen ale bana.

b) Hautagaiak, plaza esleitzen bazaio, garatu nahi duen irakaskuntza programa eta ikerketa proiektua edo proiektuak (bost ale). Programa eta proiektu horiek deialdiko unibertsitateak ezarritako eskakizunekin bat etorriko dira.

c) Lanpostuaren jakintza arloko ikerketa lan orijinala (bost ale).

6.8.2.– Irakasle agregatuen kategoriako plazetan:

a) Curriculum vitae (bost ale), VII. eranskineko ereduari jarraikiz; eta curriculumean aipatutakoa egiaztatzen duten argitalpenen eta dokumentuen ale bana.

b) Irakaskuntza eta ikerketa proiektua, kasuan kasuko jakintza arloaren gai edo espezialitateetako batena barne hartuko duena.

c) Ikerketa lan orijinal bat (bost kopia).

6.9.– Irakasle iraunkorren lanpostuetarako lehiaketak hiru fase edo proba izango ditu, eta denak baztertzaileak izango dira. Probak ebaluatzeko, irakasle kontratatu iraunkorrak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduraren araudiko (Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartu zuena. 2008ko uztailaren 15eko EHAA) IX. eranskineko Irizpide Orokorrak eta Irizpide Espezifikoak, eta Epaimahaiak onartutako Irizpideak hartuko dira kontuan.

6.10.– Irakasle Osoen kategoriari dagokionez, lehenengo fasean edo proban, lehiakideek beren merezimenduak eta irakaskuntza- eta ikerketa-historiala aurkeztu eta Epaimahaiarekin eztabaidatu beharko dituzte, eta baita beren lanbide-historiala ere. Lehiakideek behar beste denbora izango dute ahozko azalpenak emateko, baina 60 minututik pasatzeke.

Epaimahaiak, jarraian, elkarrizketa egin dezake lehiakide bakoitzarekin, gehienez ere bi ordukoa, aurkeztutako merezimenduen gainean.

Epaimahaiak adituen txostenak eskatu ahal izango ditu, lehiakideen merezimenduei buruz. Dena dela, txostenak ez dira izango lotesleak eta lehiaketako aktari erantsiko zaizkio.

Proba honek 50 puntu izango ditu gehienez. Proba gainditu eta bigarren fasera edo probara igarotzeko, gutxienez 25 puntu lortu beharko dira.

Irakasle Osoen kategorian, bigarren fasean edo proban, lehiakideek proposatutako irakaskuntza-programa aurkeztu eta eztabaidatu beharko dute, eta baita beren ikerketa-proiektua(k) ere.

Proba honek 25 puntu izango ditu gehienez. Proba gainditu eta hirugarren fasera edo probara igarotzeko, gutxienez 12,50 puntu lortu beharko dira.

Irakasle Osoen kategorian hirugarren fasean edo proban, jatorrizko ikerlan bat aurkeztu eta eztabaidatu beharko da (kasuan kasuko jakintza-arloari buruzko ikerlana).

Proba honek 25 puntu izango ditu gehienez. Proba gainditzeko, gutxienez 12,50 puntu lortu beharko dira.

6.11.– Irakasle Agregatuen kategoriari dagokionez, lehenengo fasean edo proban, lehiakideek beren merezimenduak eta ikasketa-, irakaskuntza- eta ikerketa-historiala aurkeztu eta Epaimahaiarekin eztabaidatu beharko dituzte, eta baita beren irakaskuntza- eta ikerketa-proiektua ere. Proiektuak kasuan kasuko jakintza-arloko gai edo espezialitate bateko programa izango du. Lehiakideek behar beste denbora izango dute ahozko azalpenak emateko, baina 60 minututik pasatzeke.

Epaimahaiak, jarraian, elkarrizketa egin dezake lehiakide bakoitzarekin, gehienez ere bi ordukoa, honako hauen gainean: aurkeztutako merezimenduak eta aurkeztutako irakaskuntza- eta ikerketa-proiektuak.

Epaimahaiak adituen txostenak eskatu ahal izango ditu, lehiakideen merezimenduei buruz. Dena dela, txostenak ez dira izango lotesleak eta lehiaketako aktari erantsiko zaizkio.

Proba honek 50 puntu izango ditu gehienez. Proba gainditu eta bigarren fasera edo probara igarotzeko, gutxienez 25 puntu lortu beharko dira.

Irakasle Agregatuen kategoriako lanpostuetan, bigarren fasean edo proban, lehiakideak gai bat aurkeztu eta Epaimahaiarekin eztabaidatuko du. Gaia lehiakideak aurkeztu duen programakoa izango da, eta berak aukeratuko du, zozketaz ateratako hiru gairen artetik.

Proba honek 25 puntu izango ditu gehienez. Proba gainditu eta hirugarren fasera edo probara igarotzeko, gutxienez 12,50 puntu lortu beharko dira.

Irakasle Agregatuen kategoriako lanpostuetan, hirugarren fasean edo proban, jatorrizko ikerlan bat aurkeztu eta Epaimahaiarekin eztabaidatu beharko da.

Fase edo proba honek 25 puntu izango ditu gehienez, eta gainditzeko, gutxienez 12,50 puntu lortu beharko dira.

6.12.– Inork ez baditu fase edo proba guztiak gainditzen, Epaimahaiak eman gabe utziko ditu plazak.

6.13.– Fase edo proba bakoitza amaitutakoan, Epaimahaia egingo du eta epaimahaikide bakoitzak botoa emango du, lehiakide bakoitzari ematen dion puntuazioa eta horren arrazoiak jasotzen dituen txostenarekin batera, Epaimahaiak onartutako Irizpide Orokorrak, Irizpide Espezifikoak eta Irizpide Xeheak aintzat hartuta, betiere. Erabakia aho batez hartua bada, txosten horien ordez, Epaimahaiak txosten bateratu, kuantifikatu eta arrazoitu bakar bat egin ahal izango du.

Berdinketa gertatuz gero, kalitatezko botoa eman ahal izango du lehendakariak.

6.14.– Epaimahaiak deialdi honetako IX. eranskinean jasota dauden irizpide orokor eta espezifikoez gain, honako irizpide orokor hauek hartu beharko ditu aintzat:

a) Epaimahaikideek ezingo diote uko egin hautagaiak balioesteari eta kalifikatzeari, behin abstentzio- eta errekusatze-gorabeherak ebatzita, halakorik izanez gero.

b) Fase edo proba bakoitzeko balioespen eta kalifikazio aritmetikoa epaimahaikide bakoitzak emandako puntuazioen batez besteko aritmetikoa izango da.

Lehiaketako fase guztiak baztertzaileak izango dira, eta fase edo proba bakoitza gainditzeko, horietako bakoitzerako finkatutako gehieneko puntuazioaren erdia lortu beharko da, gutxienez. Epaimahaiak ezingo du eskatu fase bakoitzean lor daitekeen gehieneko notaren erdiaz bestelako eta goragoko notarik prozesua gainditutzat jo eta plaza betetzeko proposamena egiteko.

6.15.– Epaimahaiak gaztelaniaren ezagutza egiazta dezaten eskatu ahalko die beste estatu batzuetako herritartasuna duten lehiakideei, probetan behar bezala egiaztatu gabe gelditu dela irizten badio.

7.– Merezimenduen balioespena.

Hiru probak egin eta hautaketa-prozesua nork gainditu dituen erabaki ondoren, merezimenduak balioetsiko dira, ondoren zehazten den moduan:

7.1.– Jakintza-arlorako gaitasun probak gaindituta izatea (uztailaren 26ko 774/2002 ED) edo egiaztagiria izatea (urriaren 5eko 1312/2007 ED): 20 puntu.

7.2.– Euskara jakitea, elebidun ez diren plazetan; merezimendu horren balioespena deialdi honetako VIII. eranskinak dioenari jarraituz egingo da, irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozeduraren arabera (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua, uztailaren 15eko EHAAn). Merezimendu horrengatik prozesuan guztira lor daitekeen puntuazioaren % 11 lortu ahal izango da, gehienez ere.

8.– Kontratazioaren proposamena.

8.1.– Amaierako nota lortzeko, fase edo proba guztietan lortutako emaitzak batuko dira, eta zazpigarren oinarrian aipatutako merezimenduen bidez lortutako puntuak gehituko zaizkio batura horren emaitzari, hala dagokionean.

8.2.– Proba guztiak gainditu dituen hautagairik badago, Epaimahaiak kontratazioaren proposamena egingo du, bere txosten eta kuantifikazio aritmetikoen arabera. Proposamena honako hauetan argitara emango da: probak egin diren ikastegiko iragarki-tauletan, Errektoretzako Deialdi eta Lehiaketen Atalekoan, hiru campusetako errektoreordetzetakoetan eta EHUren webgunean.

8.3.– Kontratazioaren proposamena edo hutsik uzteko proposamenean, hautagai bakoitzaren banakako balioespen arrazoitua eta zenbakizko puntuazioa adierazi behar da. Plaza hutsik uzteko erabakia hartuz gero, erabaki horren kontrako erreklamazioa jar dakioke Erreklamazio Batzordeari, 15 eguneko epean, erabakia Errektoretzako Deialdi eta Lehiaketen Ataleko iragarki-taulan argitara eman eta hurrengo egunetik hasita, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretu bidez onartutako UPV/EHUko Estatutuetan xedatutakoari jarraikiz (otsailaren 24ko EHAA).

8.4.– Ezin izango da plaza hutsik utzi 6. oinarrian aipatutako probak gainditu dituen hautagai bat gutxienez egonez gero.

8.5.– Plazak betetzeko lehiaketak epaitzea dagokien epaimahaiek lehiakideek lortutako puntuazioaren arabera proposatuko dute deialdiko plaza betetzeko lehiakidea; ezingo dituzte proposatu deialdian eskainitako plazak baino hautagai gehiago.

8.6.– Aurreko atalean zehaztutakoa gorabehera, ebaluazio-batzordeek ordezkoak proposatu ahal izango dituzte, puntuazioaren arabera ordenatuta, hasieran proposatutako lehiakideak kontratua sinatzeari uko eginez gero plaza betetzeko.

8.7.– Epaimahaikide guztiek lehiakide guztiak kalifikatu behar dituzte; 6.13. oinarrian aurreikusitakoari jarraituz, aho batez harturiko erabakia bada, epaimahaikide guztien txosten bateratu bakarra eman ahal izango da.

8.8.– Kontratatzeko proposatzen ez dituzten hautagaiek ezingo dute plaza hutsen gaineko inolako eskubiderik aldarrikatu, ez eta inongo lan-poltsetan sar ditzaten eskatu ere; ordezkapena egiteko, prozedura orokorrari jarraituko zaio, hau da, dagokion jakintza-arloak eta sailak egindako lan-poltsen bidez beteko dira plazak.

8.9.– Epaimahaiak, bere jarduna amaitzen denetik bost laneguneko epean, idazkariak lehiaketaren espediente administratiboa helaraziko dio Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrari, Deialdi eta Lehiaketen Atalaren bidez. Honako dokumentu hauek atxiki behar zaizkio espedienteari:

a) Epaimahaiaren eraketa-akta eta haren saio guztien aktak; egindako lan nagusiak adieraziko dira akta horietan, baita probak balioesteko garaian erabilitako Irizpide Orokorrak, Espezifikoak eta Xeheak biltzen dituen dokumentua ere.

b) Aurkezpen-saioan hautagaiek lehendakariari emandako dokumentuak, irakaskuntza-programa, ikerketa-proiektuak, jatorrizko ikerketa-lana, edo jakintza-arloko ikasgai edo espezialitate baten programa, programaren gaia eta jatorrizko ikerketa-lana.

c) Proba bakoitzari dagozkion txostenak eta zenbakizko balioespenak.

d) Probak gainditu dituzten hautagaien merezimenduen balioespena.

e) Plaza edo plazak betetzeko proposamenaren akta, lehentasun-ordenaren arabera osatutako hautagaien zerrendarekin.

8.10.– Hautagai bakoitzak epaimahaikideek bere merezimenduei buruz emandako balioespen arrazoitu eta behar bezala kuantifikatuaren ziurtagiria edo, hala dagokionean, Epaimahaiaren txosten bakarra eskatu ahal izango dio Idazkaritza Nagusiari.

8.11.– Epaimahaiaren proposamenaren kontra erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote hautagaiek errektore jaunari. Errektoretzako Deialdi eta Lehiaketen Ataleko iragarki-taulan proposamena argitaratzen denetik hamabost laneguneko epea izango dute horretarako. Erreklamazioa izapidetzea onartuz gero, eten egingo dira kontratua gauzatzeko izapideak, erreklamazioari buruzko behin betiko ebazpena eman arte.

8.12.– Irakasle eta ikertzaile funtzionarioen plazak betetzeko deialdietako epaimahaien erreklamazioak aztertzeko ardura duen Erreklamazio Batzordeak aztertuko du erreklamazioa, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretu bidez onartutako UPV/EHUko Estatutuetan xedatutakoari jarraikiz (otsailaren 24ko EHAA).

Erreklamazio Batzordeak aztertuko du plazak emateko lehiaketari dagokion espedientea, publizitate, berdintasun, merezimendu eta gaitasunaren printzipioak bermatu zirela egiaztatzeko; egoki irizten dien egintzak bideratuko ditu, eta erreklamazioa onartu edo ez onartu erabaki beharko du, hura jaso eta hiru hilabeteko epearen barruan. Epe hori Batzordeak berariazko ebazpenik eman gabe amaitzen bada, erreklamazioa ezetsi egin dela joko da eta administrazioarekiko auziaren bidea zabalik geratuko da.

8.13.– Erreklamazio Batzordearen ebazpenak lotesleak izango dira errektore jaunarentzat; errektorearen ebazpenek amaiera ematen diotenez administrazioarekiko bideari, hortik aurrera, administrazioarekiko auzibidean erabakien kontra zuzenean jotzeko aukera izango da, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak ezarritakoari jarraituz.

8.14.– Erreklamazio Batzordeak erreklamazioa onartzen badu, errektore jaunak ebazpena argitara eman ondoren, akatsa gertutako unera eramango da prozedura; Epaimahaiak beste izendapen-proposamen bat egin beharko du, hala badagokio.

9.– Dokumentuak aurkeztea eta kontratazioak.

9.1.– Epaimahaiak proposatutako kontratazioak errektore jaunak egingo ditu; horretarako, hautagaiak deialdi honetako 2. oinarrian aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du, Deialdi eta Lehiaketen Atalean aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztuta. Lehiakideak dokumentazioa aurkezteko hogei eguneko epea du, kontratazio-proposamena Deialdi eta Lehiaketen Ataleko iragarki-taulan argitaratzen denetik.

9.2.– Aurretik esandako guztiaz gainera, plaza betetzeko proposaturiko hautagaiak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu goian aipatutako epearen barruan:

a) Medikuaren ziurtagiri ofiziala, unibertsitateko irakasleari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

b) Zinpeko aitorpena, adierazten duena interesatua ez dela aldenduta egon diziplina espedientearen bidez estatuko administrazio orokorreko zerbitzutik edo autonomia, erakunde eta udalerrietako administrazioetatik, eta ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta. Espainiar herritartasuna ez dutenek ez dute izan beharko haien estatuan funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik.

Karrerako funtzionario publikoek edo kontratatu iraunkorrek ez dituzte aurkeztu eta egiaztatu beharko atal honetan aipatutako dokumentu eta betekizunak. Horien ordez, lanean ari diren administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, funtzionario edo kontratatu iraunkorrak direla egiaztatu eta haien zerbitzu-orrian azaltzen diren gorabehera guztiak adieraziko dituena.

9.3.– Plaza betetzeko proposaturiko lehiakideak dokumentazioa garaiz aurkezten ez badu, bere eskubideak galduko ditu eta ezingo du kontratua sinatu, dokumentuak aurkezteko ezinbesteko arrazoiak izan direla egiaztatu ezean. Unibertsitateko errektore jaunak balioespenaren ordenari jarraituz zerrendan hurrengo dagoen lehiakidearekin sinatuko du kontratua, lehiakideak aurreko ataletan aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren; lehiakideak egoera horren berri ematen diotenetik hogei eguneko epea izango du egiaztagiriak aurkezteko.

10.– Azken araua.

10.1.– Deialdi honetan eta irakasle kontratatu iraunkorrak hautatu eta kontratatzeko prozeduran (Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2008ko maiatzaren 8an onartua eta Irakasleen errektoreordearen 2008ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez argitaratua, uztailaren 15eko EHAAn) egunak zenbatzerakoan ez da aintzat hartuko abuztua. Hilabete horretan ez da gauzatuko orain artean aipatutako jarduerarik.

10.2.– Lehiaketan zehar, deialdiaren aplikazioari buruz sorturiko zalantzak ebatziko dituzte epaimahaiek, baita deialdian aurreikusita ez dauden kasuetan nola jokatu ere. Epaimahaien jardunak bat etorri behar du, une oro, azaroaren 26ko Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearekin (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

10.3.– Ebazpen honek agortzen du administrazioarekiko bidea; haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bestela, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzan ebazpena berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita. Bide hori hautatuz gero, ezin izango da jarri aurreko atalean aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoaren gaineko berariazko ebazpena edo ustekizunezko ezestea ematen den arte.

10.4.– Era berean, deialdi honetatik eta epaimahaien jardunetik eratorritako administrazio-egintza guztien aurka egin ahal da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako kasuetan eta eran.

Leioa, 2014ko abenduaren 3a.

Errektoreak.
Izenpea eskuordetuta (errektorearen 2013 urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13koEHAA).

Irakasle-Ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala