Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GAINTXU KOOP. E. TXIKIA
4902

IRAGARKIA, Sociedad Cooperativa Gaintxu, koop. E. desegin eta likidatzeari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoa betez, honako hau ematen da jakitera: Gaintxu Koop. E. Txikia kooperatiba-sozietateko bazkideen Ezohiko Batzar Orokorrak bilkura unibertsala egin zuen, 2014ko urriaren 15ean, kooperatibaren egoitzan, bazkide guztiak han zirela. Bazkideek batzarra egitea eta gai-zerrenda aho batez onartu ondoren. Batzarrak erabaki hauek hartu zituen aho batez: sozietatea desegitea eta likidatzea, kontseilu errektorea kargugabetzea, likidatzaile bakarra izendatzea eta azken balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzea.

Halaber, jakitera ematen da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela, kooperatibaren egoitzan.

Lezo, 2014ko urriaren 15a.

Likidatzaile bakarra,

ANA CRUZ OYARZABAL.


Azterketa dokumentala