Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
4901

IRAGARKIA, «Renove Maquinaria» laguntza-programaren araudia aldatzeko dena.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ren Administrazio Kontseiluak, 2014ko urriaren 15ean egindako bilkuran, erabaki zuen aldatzea «Renove Maquinaria» laguntza-programaren araudiko 8. artikulua: «Gastu hautagarriei aplika dakizkiekeen baldintzak».

Aldaketa horren ondorioz, honela idatzita geratzen da artikulu hori:

«8. artikulua.– Gastu hautagarriei aplika dakizkiekeen baldintzak.

1.– Gastu hautagarriak balioesteko, honako irizpide hauek izango dira kontuan:

a) Programa honen helburu den jarduerari zuzenean loturik egon beharko dute gastu hautagarriek.

b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero, fakturan sartuta egon zein ez, gastua gutxitu egingo da.

c) Gastu hautagarriaren balioespena sortzapen-irizpidearen araberakoa izango da.

d) Eurotan egiten ez den gastu hautagarriaren balioespena eurotara bihurtuko da, fakturaren data-eguneko truke-tasaren arabera.

e) Gastu hautagarritzat hartuko da fakturari aplikatutako zerga, berreskuratu ezin dena. Kasu horretan, dagokion Foru Aldundiko Ogasun Sailaren ziurtagiri bidez egiaztatuko da izaera hori.

f) Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da inolaz ere gastu hautagarritzat joko.

g) Eskatzaileak berak edo taldeko enpresaren batek egindako makineria ez da inolaz ere gastu hautagarri izango.

2.– Makineria berria enpresa onuradunean instalatuko da, eta enpresako arriskuen ebaluazioan sartuta egon beharko du. Honako zehaztapen eta ezaugarri hauek ere bete beharko ditu:

a) Makineria berriak 2. artikuluko 5., 6. eta 7. paragrafoetan ezarritako xedapen guztiak bete behar ditu.

b) CE marka eduki behar dute makinek. Marka hori ezabaezina, irakurgarria eta argi eta garbi ikusteko modukoa izango da.

c) Makinetarako derrigorrezkoa den "CE" adostasun-aitorpena eduki behar du. Aitorpen hori eta jarraibide-eskuliburua gaztelaniaz idatzita edota jatorrizko hizkuntzatik gaztelaniara itzulita egongo dira.

Makineria berriaren erosketa finantza-errentamendu bidez finantzatu ahal izango da, eta diru-laguntza jaso ahal izango du, baldin eta enpresak erosteko aukera gauzatzeko konpromisoa hartzen badu, hain zuzen ere, eragiketa egingo duen finantza-erakundearekin».

Bilbao, 2014ko urriaren 15a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala