Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4892

IRAGARKIA, Bizkaiko organo judizialei mezularitza-zerbitzua eskuratzea helburu duen administrazio-kontratua esleitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: A-025-DAPJ-2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bizkaiko organo judizialei mezularitza-zerbitzua eskuratzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Bizkaiko organo judizialak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2015eko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: Eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan xedatutakoaren arabera.

– Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz: Haztapena, guztira: 90 puntu.

– Eskaintza ekonomikoa: 90 puntu. Formula: Ikusi karatularen 30.2.1 puntua.

– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

–Lan-plangintza: Haztapena: 5 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1 puntua.

–Internet edo telefono bidez zerbitzuen jarraipena egiteko aukera: Haztapena: 5 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1 puntua.

Haztapena, guztira: 10 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 77.479,33 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 40.289,26 euro, eta 8.460,74 euro, BEZari dagozkionak (% 21), guztira, 48.750 euro.

6.– Luzapena onartzea: bai.

7.– Behin-behineko fidantza: ez.

8.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29; Posta elektronikoa: b-ortiz@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: azaroaren 25a.

9.– Kontratistaren betebehar espezifikoak:

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala. berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 29.2. puntuan adierazitakoa.

10.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko abenduaren 1a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

11.– Eskaintzak irekitzea.

a) «C» gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez neurtzekoak diren irizpideak.

– Entitatea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

– Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

– Eguna: 2014ko abenduaren 11.

– Ordua: 12:00ak.

b) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak.

– Entitatea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

– Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

– Eguna: 2014ko abenduaren 18a.

– Ordua: 12:00ak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN MARÍA ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala