218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (172 KB - 2 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4890
EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 165/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:
78/14 EPAIA
Epailea: Jose Luis Nuñez Corral.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hamalauko urriaren hogeita zortzia.
Alderdi demandatzailea: Melissa Vasquez Martinez.
Abokatua.
Prokuradorea.
Alderdi demandatua: Andres Garcia Anula.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kontratuak oro har.
José Luis Núñez Corralek, Vitoria-Gasteizko 7 zenbakiko Lehen Auzialdiko epaile magistratua, ikusi ditu Melissa Vasquez Martínezek eskatuta auzi-ihesean den Andrés Garcíaren aurka bideratutako ahozko judizioko auto hauek. Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
EPAITZA
Osorik baiesten dut Melissa Vasquez Martínezek Andrés Garcíaren aurka aurkeztutako demanda, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 500 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbidezko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak sorraraziko du zenbateko horrek.
Ebazpen hau irmoa da, eta, beraren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamalauko urriaren hogeita zortzian.
Eta Andres Garcia Anula non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 28a.
IDAZKARIA.