218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4889
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 287/14 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (287/14).
Demandatzailea: Clara Afonso Undabarrena.
Abokatua:
Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.
Demandatua: Quique Segundo Rodriguez Rodriguez.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horren gainean, 507/14 epaia eman zen 2014-10-17an. Hau dio epaitzak:
507/14 epaia 2014-10-27an eman zen ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 287/14 prozeduran. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu zen. Hauek dira alderdiak: Clara Afonso Undabarrena, Boulandier Frade prokuradorearekin, eta Quique Segundo Rodríguez Rodríguez demandatua, auzi-ihesean eta prozesuko ordezkaritzarik gabe; Fiskaltzak ere esku hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke.
Quique Segundo Rodríguez Rodríguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 28a.
IDAZKARI JUDIZIALA.