Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4888

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 1169/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1169/13, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainekoa.

Demandatzailea: Milagrito del Rosario Zavaleta Juape.

Abokatua: Jesus Maria Villegas Merino.

Prokuradorea. Maria Blanca Bajo Palacio.

Demandatua: David Isidro Alban Valenzuela.

Gaua: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainekoa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-09-29an, eta honako hau da bere epaitza:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, 450/14 Epaia eman zen, 2014-09-29n, MHC 1169/13 prozeduran, honako hauek izan zirelarik parteak: demandatzaile gisa Rosario Zavaleta Juape, Bajo prokuradorearekin; demandatu gisa David Isidro Alban Valenzuela (auzi-ihesean dena eta ordezkaritza prozesalik ez duena), eta Fiskaltza. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epearen barruan.

David Isidro Alban Valenzuela demandatuak egun bizilekua non duen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala