Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4886

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gaineko 1113/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1113/13, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Maria Estela Chambo Mikue.

Abokatua: Ramon Valle Tauste.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo.

Demandatua: Gu Yinghun.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horren gainean, 353/14 epaia eman zen 2014-07-17an. Hau dio epaitzak:

353/14 epaia, DVC 1113/13 prozeduran emana, 2014-07-17an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, M. Estela Chambo Mikue demandatzailearen eta Gu Yinghun demandatuaren artean –demandatzaileak Mendoza Abajo andrea izan du prokuradore–. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke.

Gu Yinghun demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, PZLb Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala