Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4882

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 988/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 988/13.

Demandatzailea: Luiza Olmedo Diaz.

Abokatua.

Prokuradorea: Begoña Carcedo Mendivil.

Demandatua: Alfredo Luis Filartiga.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak hartzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen, 2014-10-17an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Partez baiesten dut Carcedo Mendivil prokuradoreak Luiza Olmedo Diaz-en izenean eta ordez aurkeztutako demanda, alaba adingabearen aita Alfredo Luis Filartiga-ren aurkakoa, auzi-iheslaria bera (auzigaia: alaba adingabearentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzea); eta Fiskaltza parte delarik, XXXXX adingabekoari dagokionez – 2009ko urriaren 21ean jaio zen bera–, honako neurri pertsonal eta mantenu-neurri hauek hartzen ditut:

1.– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Luiza Olmedo Diaz amari ematen zaizkio, baita guraso-ahala esklusiboki baliatzea ere.

2.– XXXXX alabaren mantenu-pentsio gisa, Alfredo Luis Filartigak edozein kontzepturengatik hilero jasotzen dituen diru-sarrera garbien ehuneko hogei ordainduko du. Zenbateko hori, gutxienez, hilean berrehun eta berrogeita hamar (250) eurokoa izango da. Pentsio hori aurreratuta ordaindu beharko du, hileroko lehenengo bost egunetan, Luiza Olmedo Diazek horretarako adierazten duen banku-kontuan. Urtero eguneratu beharko da hileko gutxieneko zenbatekoa, betiere Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako Kontsumo Prezioen Indizean izandako aldakuntzarekin bat etorriz.

3.– XXXXX alabak dituen ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek.

4.– Ez da bisita-erregimenik ezartzen Alfredo Luis Filartiga-ren eta XXXXX alaba adingabearen artean.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta, apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alfredo Luis Filartiga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala