218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4881
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1305/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1305/12 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Asesoria de Fincas Bellido, S.L.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Ricardo Vargas Potes.
Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2013-03-22an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Asesoría de Fincas Bellido, S.L.k aurkeztutako demanda, Ricardo Vargas Potes jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: 1.924,58 euro; urteko interesa, 2012ko urriaren 29tik hara diruaren interes legezkoaren berdina dena, baina ebazpen honen egunetik hara bi puntutan gehitua; eta sortutako kostuak.
Ebazpen hau irmoa da. Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (PZL, 455.1 artikulua).
Ricardo Vargas Potes demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 13a.
IDAZKARI JUDIZIALA.