Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4877

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 14koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuak arautzeko lege-aurreproiektua jendaurrean jartzen duena.

Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuak arautzeko lege-aurreproiektua prestatu du Segurtasun Sailak; eta Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da proiektu hori.

Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela-eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Eta horren ondorioz, proiektua jendaurrean jarriko da, hogei egun balioduneko epea egongo da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eta azaldutako guztiagatik eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuak arautzeko lege-aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, aurreproiektuaren edukia Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da eskura (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan ere (euskadi.net).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 14a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala