218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (175 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
4876
ERABAKIA, 2014ko azaroaren 6koa, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetarako eratu zen hauteskunde batzordean hartutakoa; hauteskunde horiek Segurtasuneko sailburuaren 2014ko abuztuaren 20ko Aginduz deitu ziren.
Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetarako –hauteskunde horiek Segurtasuneko sailburuaren 2014ko abuztuaren 20ko Aginduz deitu ziren– eratu zen hauteskunde-batzordeko idazkariak, honako hau
ZIURTATZEN DU:
Aipatu organo kolegiatuak, 2014ko azaroaren 6an egindako bilkuran, sindikatu eta barrutien arabera hautatutako ordezkari sindikalak izendatu ditu, ertzainetxeetan argitaratu direnak:
Araba:
ErNE: 6 ordezkari
ESAN: 4 ordezkari
ELA: 2 ordezkari
SiPE: 2 ordezkari
EUSPEL: 2 ordezkari
CCOO: ordezkari 1
Bizkaia:
ErNE.: 12 ordezkari
ESAN: 7 ordezkari
ELA: 4 ordezkari
SiPE: 2 ordezkari
EUSPEL: ordezkari 1
Gipuzkoa:
ErNE: 7 ordezkari
ELA: 5 ordezkari
ESAN: 4 ordezkari
SiPE: 3 ordezkari
EUSPEL: ordezkari 1
Halaber, hauteskunde-batzorde horrek, bilkura berean, ebatzi du hau dela erakunde sindikal bakoitzari izendatzea dagokion delegatu kopurua:
ErNE: 25 delegatu
ESAN: 15 delegatu
ELA: 10 delegatu
SiPE: 5 delegatu
EUSPEL: 5 delegatu
CCOO: delegatu 1
Halaber, hauteskunde-batzorde horrek, bilkura berean, ebatzi du jakitera ematea hau dela Ertzaintzaren kontseiluan, erakunde sindikalen, federazio sindikalen eta konfederazio sindikalen ordezkaritza:
ErNE: 2 ordezkari
ELA: ordezkari 1
ESAN: ordezkari 1
SiPE.: ordezkari 1
Eta halaxe jasota gera dadin, martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 23.3 eta 30.3 artikuluetan aurreikusitakoa betez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut oraingo hau, Erandion, 2014ko azaroaren 6an.
Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, hain zuzen ere, Administrazioarekiko Auzien Bilboko Epaitegian edo auzi-jartzailearen helbideari dagokion barrutiko epaitegian, halaxe baitago xedatuta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14.1 artikuluan (bigarren araua).
Erandio, 2014ko azaroaren 6a.
HAUTESKUNDE BATZORDEKO IDAZKARIA.
O.E. HAUTESKUNDE BATZORDEKO LEHENDAKARIA.