Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4875

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, argitara ematen duena Bigarren Hezkuntzako institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko institutuetako unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakaskuntzako, Hizkuntza eskola ofizialak eta Musika kontserbatorioetako lanpostuen zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuak (apirilaren 19ko EHAA), urriaren 10ko 198/2006 Dekretuaren (urriaren 25eko EHAA) eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuaren aldaketak barne (abuztuaren 14ko EHAA), alde batetik, irizpideak ezarri zituen lanpostuen zerrendak irakasleengan ikasturtez ikasturte zer-nolako eragina izango duten zehazteko bai Bigarren Hezkuntzako institutuetarako, Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko institutuetarako, Hizkuntza eskola ofizialetarako eta Musika kontserbatorioetarako; eta beste alde batetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoetako langileria ikasturtez ikasturte egokitzeko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorren arabera.

Bestetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuak irizpideak ezarri zituen unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako lanpostuen zerrendetako aldaketek zein maisu-maistrari eragiten dion zehazteko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei dagokienez.

Urriaren 28ko 210/2014 Dekretuaren bidez (azaroaren 3ko EHAA) onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostuen zerrenda. Hain zuzen ere, lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Erdi Mailako Irakaskuntzako institutu teknikoetakoen, Hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen, Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat diren lanpostuak, 2014/2015. ikasturterako.

Dekretu horretan agertzen dira maisu-maistren kidegoaren funtzionarioek bete ditzaketen lanpostuak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan.

Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, eraginpeko ikastetxe bakoitzean ekin zaio langileak berratxikitzeko prozesuari. Horretarako egindako bileran gauzatu da prozesu hori, eta kasuan kasuko aktan dago jasota prozesuaren emaitza.

Akta horiek ikusita, zuzenak direla egiaztatu ondoren edo antzeman diren akatsak konpondu ondoren, egokia da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarako da, hain zuzen ere, agindu hau.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Argitara ematea Bigarren Hezkuntzako institutuetako, Hizkuntza eskola ofizialetarako, Musika kontserbatorioetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko institutuetako unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakaskuntzako lanpostuen zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:

a) I. eranskina: lekuz aldatu diren pertsonen zerrenda. Ondokoak adierazten dira haiei buruz: zein lanpostutara aldatu dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; prozesuaren zein fasetan aldatu diren eta atxikipen-mota.

b) II. eranskina: ezabatuen zerrenda.

c) III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Ondokoak adierazten dira haiei buruz: zein lanpostutara berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren eta atxikipen-mota.

d) IV. eranskina: aurreko prozesuetan lekuz aldatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titulartasuna lortu dutenen zerrenda. Ondokoak adierazten dira haiei buruz: behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun; prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota.

e) V. eranskina: bateratze- edo integrazio-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere.

f) VI. eranskina: bateratze-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Ondokoak adierazten dira haiei buruz: behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; eta atxikipen-mota. Horretaz gain, prozesu honetan eta aurrekoetan lekuz aldarazitako pertsonak zerrendatzen dira, zehaztuta izaera hori zein urtetan lortu zuten.

g) VII. eranskina: prozesuan parte hartu duten maisu-maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan dauden lanpostuei dagokienez.

2.– Langileak birbanatzeko prozesu honek 2014/2015. ikasturtearen hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen aurka interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 6a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

LABURDUREN ESANAHIA
ALDIA/TXANDA

1.1.– Lekuz aldaraziko diren langileak zehaztea.

1.2.– Lekuz aldarazitako langileek titulartasuna berreskuratzea.

2.1.– Espezialitate bereko eta beste hizkuntza-eskakizun edo derrigortasun-data bateko lanpostuetan berratxikitzea, eta hizkuntza-aldaketak.

2.2.– Beste espezialitate bateko lanpostuetan berratxikitzea.

2.3.– Lekuz aldarazitako eta berratxiki gabeko pertsonak berratxikitzea.

BT: lanpostuak bateratzea.

FZ: finkatze zuzena.

BE: ikastetxeak bateratzea.

ZT: ikastetxeen zatiketa

ADSKRIPZIO-MOTA (AM)

B: ongi adskribatuta.

P: ongi adskribatuta, aldi baterako; 2. HE egiaztatzeko muga-eguna gaindituta duten lanpostuetan, IGA duela.

E: ongi adskribatuta, aldi baterako; HE egiaztatzeko muga-eguna gaindituta duten lanpostuetan HErik gabe (hizkuntza-aldaketa).

T: ongi adskribatuta, aldi baterako; HE atzeratutako lanpostuetan, HErik gabe.

OHARRAK

EPEA: HE egiaztatzeko epea amaitzeagatik ezabatutakoak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala