Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4874

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 6koa, Hezkuntza, HIzkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratzeko dena. Lanpostu-zerrendan egindako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazten duen prozeduraren ondorioz sortu da behin betiko zerrenda hori.

Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskaeran eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Horregatik, lanpostuen zerrendak hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak islatzen ditu. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan, hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionalizatzeko.

Urtero, gorabeherak sortzen dira ikasleen guztizko matrikulazioan, irakasteko hizkuntzari buruzko gizarte eskaeran, eta baita, finean, hezkuntza plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek duten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.

Apirilaren 16ko 81/1996 Dekretuan, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuan eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuan, jarraitu beharreko irizpideak ezarri ziren bai kasu bakoitzean ematen den aldaketa mota definitzeko, bai parte-hartzaileak ordenatzeko eta horietatik nori eragiten dion zehazteko.

2014-2015 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:

2014ko urriaren 28ko 211/2014 Dekretua argitaratu zen. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, patronatuetan eta lurralde-ordezkaritzetan, 2014-2015 ikasturterako.

Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaie, lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.

Prozesuan partaide diren langileei batzarretara deitu zaie eta horiek burutu dira, aldaketek eta berradskripzioek nori eragingo zioten zehazteko.

Sortu den dokumentazioa berrikusi da.

Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dagokigu orain. Dena den, lurralde-ordezkariek erabaki indibidualak eman ditzakete, langileak beste lanpostuetara adskribatzeko edo haiei lanpostua uztarazteko, beti ere ebazpen honek dioenari jarraikiz.

Horregatik guztiagatik, hona hartu dudan

EBAZPENA:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, 2014ko urriaren 28ko 211/2014 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2014-2015 ikasturtearen hasieratik izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen eta eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 6a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala