Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4871

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2014ko irailaren 2koa, Ekonomiaren Garapen eta Leihakortasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita Basauri-Laudio 1. eta 2. Zirkuitua izeneko 30kV-ko aireko linearen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeak eragiten dien finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko. Finka horiek Basauri, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga eta Arakaldo (Bizkaian) eta Laudio (Araban) udalerrietan kokatuta daude (Erref:. L 7995 ASS/BIZ/01-AT-H-1991-15109 - Espedientea: 48-AT-H-2013-00041/01AT-I-2013-00004).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak antzeman dira honako testu honetan: Ebazpena, 2014ko irailaren 2koa, Ekonomiaren Garapen eta Leihakortasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita Basauri-Laudio 1. eta 2. zirkuitua izeneko 30kV-ko aireko linearen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeak eraginpean hartzen dituen finkak okupatu aurretiko aktak egiteko. Finka horiek Basauri, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga eta Arakaldo (Bizkaian) eta Laudioko (Araban) udalerrietan (2014ko urriaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 188. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Eranskina aldatzea. Han, jasota dago Basauri-Laudio 1. Eta 2. zirkuitua izeneko 30kV-ko aireko linearen aldaketak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda, udalerri hauetakoa: Basauri, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga eta Arakaldokoa, Bizkaian, eta Laudio-Llodiokoa, Araban. Izan ere, akats bat dela medio aurreko zerrendan sartu ez ziren finkak sartu behar dira oraingoan.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala