Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4870

AGINDUA, 2014ko urriaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinen bidez ebazten baitira «Joxe Mari Korta» sariak.

«Joxe Mari Korta» sariak arautzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatua); ikusirik 2014ko ekitaldirako deialdia iragartzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 22ko Agindua (2014ko abuztuaren 29ko EHAA, 163. zk.), eta ezaguturik 2014ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahai kalifikatzaileak egindako esleipen-proposamenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, honako hauei ematea 2014ko ekitaldiko «Joxe Mari Korta» sariak:

Teodoro Cid Chamorro jauna.

Xabier de Irala Estévez jauna.

Ricardo Garate Cruzelegui jauna.

Manuel Iraolagoitia jauna.

2.– Aipatu 2009ko uztailaren 29ko aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek goraipemena, aipamena eta errekonozimendu publikoa, hartarako deitutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 22a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala