Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
4869

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 3koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Marta Virginia Ruiz Jimenez de Vicuña andrea Agentziako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak esleitutako eskumenak kontuan hartuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Marta Virginia Ruiz Jimenez de Vicuña andrea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Lanpostutik kentzeak 2014ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik, bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 3a.

Zuzendaria,

IÑAKI PARIENTE DE PRADA.


Azterketa dokumentala