208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (172 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4656
IRAGARKIA, Desguace Industrial y Naval, S.L. (DINA), Barakaldo udalerriko (Bizkaia) enpresak hondakin urak lehorretik itsasora isurtzeko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzekoa.
Espedientearen kodea: 5-10/V/B.
Eskatzailea: Desguace Industrial y Naval, S.L. (DINA).
Jarduera: materialak sailkatu eta banatu.
Jardueraren kokapena: Portuko eremua. Barakaldo (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Nerbioi Barnealdeko Estuarioa.
1.isurketa gunea. Ur sanitarioak (lurzorura):
UTM koordenatuak (ETRS89): X= 502.221; Y= 4.792.534.
2.isurketa gunea. Jariatze-urak:
UTM koordenatuak (ETRS89): X= 502.287; Y= 4.792.484.
Isuri-mota eta bolumena: ur sanitarioak (49,5 m3 urtean) eta jariatze-urak (2090 m3 urtean).
Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Uribitarte kalea 10, 48001 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.
Bilbao, 2014ko urriaren 22a.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria.
JOSU PEREA ARANDIA.