Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4655

IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean ezarritakoa hausteagatik irekitako zehapen-espedienteen gaineko ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpen-proposamenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen-proposamenak argitara ematen dira, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten, eta honako ohartarazpen hau egin behar da:

– Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusi eta kopiak egiteko, eta nahi dituen alegazioak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua, 01010).

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.

R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 23a.

Instrukziogilea,

JOSE MANUEL ANABITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala