208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 2 orri.)
- EPUB (212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4654
IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, itzulketa-ebazpenak jakinarazteari buruzkoa.
Posta-zerbitzuak ezin izan ditu jakinarazi aplikatu beharreko arauak ez betetzeagatik tramitatutako itzultze-espedienteetan hartutako ebazpenak (Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren III. Kapituluaren –Plantillak berritzeko laguntzak– I. Sekzioaren –Txanda-kontraturako laguntzak– babespean), Eranskinean ageri diren espedienteei buruzkoak. Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 3/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki honen bitartez jakinarazten dira, eta honako ohar hauek egiten dira:
1.– Eranskinean adierazitako zenbatekoa itzuli beharra ebazten da, eta gehienez bi hilabeteko epean itzuli beharko da ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita Laboral Kutxan Lanbideren izenean dagoen ES73 3035 0012 71 0120140002 IBAN zenbakian. Ohartarazten da diru-sarrera epe horretan egiten ez bada, premiamendu bidez egikarituko dela.
2.– Eranskinean adierazitako zenbatekoaz egiteke zegoen ordainketa deuseztatzea ebatzi da.
3.– Administrazio-bidea agortzen duten ebazpen horien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
4.– Interesdunak aipaturiko ebazpenaren testu osoa eskura du Lanbide Euskal enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletan, Vitoria-Gasteizko Jose Atxotegi kaleko 1. zenbakian (01009).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.