Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4651

IRAGARKIA, Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuaren Ikastegirako elikagai kolonialak eskuratzeko dena (Espedientea: 006/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegiko Kontratazio eta Aurrekontu Atala.

c) Espediente-zenbakia: 006/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: bai, hamabost (15 lote).

1) 1. lotea: arroza eta lekari lehorrak.

2) 2. lotea: janari-pastak.

3) 3. lotea: saldak eta plater aurrekozinatuak.

4) 4. lotea: landare-kontserbak: ortuariak.

5) 5. lotea: landare-kontserbak: zainzuriak eta piperrak.

6) 6. lotea: landare-kontserbak: fruituak.

7) 7. lotea: beste landare-kontserba batzuk.

8) 8. lotea: animalia-kontserbak: arraina.

9) 9. lotea: animalia-kontserbak: arrain keztatua.

10) 10. lotea: kafeak eta egoskiak.

11) 11. lotea: bizigarriak eta espeziak.

12) 12. lotea: azukreak eta deribatuak.

13) 13. lotea: saldak eta plater aurrekozinatuak.

14) 14. lotea: kakaoaren deribatuak eta irinak.

15) 15. lotea: olibak eta aperitiboetarako produktuak.

c) Gauzatzeko lekua: Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegiaren tegiak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: ehun eta laurogei mila (180.000) euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegia.

b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Telefonoa: 945 77 34 51.

e) Telefaxa: 945 28 23 62.

f) Helbide elektronikoak: contratacionappv@hsdi.ej-gv.es; aecheandia@hsdi.ej-gv.es

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko azaroren 18a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak: lizitatzaileak gaitasun teknikoa eta ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatu beharko ditu. Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, kontratu honetarako finantza-erakunde batek berariaz lizitazio honetako egindako txostena aurkeztu beharko da, lizitaziorako oinarrizko aurrekonturako kaudimena duela egiaztatzen duena. Lote batera edo batzuetara aurkezten bada, horietarako izango da da aipatu lizitazioa.

Kaudimen teknikoa egiaztatzeko, azken hiru urteotan, kontratuaren helburuko horniketa berdin edo antzekoen zerrenda eskatuko da, zeinetan honako hauek zehaztu behar diren: zenbatekoak, datak eta jasotzaileak probatuak edo publikoak izan diren, horietako hiruk kolonialen jasotzaile izan beharko dutelarik.

Elikagaien Osasun Erregistroan inskribatzea –lizitatzaileari buruzkoak jasoko dira bertan–. Bestela, egiaztatu egin beharko da Osasun Erregistroan inskribatzetik salbuesteko arrazoia.

8.– Esleitzeko irizpideak.

a) Formulak aplikatuaz, irizpide ebaluagarriak:

1) Eskaintza ekonomikoa (merkeena): 80 puntu.

Irizpide hori balioesteko, lizitatzaileek eskainitako prezioak izango dira kontuan, zenbatetsitako kontsumoa delarik erreferentzi. Ponderazioa egiteko honako hauek hartuko dira kontuan: lote bakoitzeko, produktuetako bakoitzarentzat lizitatzaileek eskainitako prezioak, eta, kontratuaren indarraldiko urteko baterako, haietako bakoitzarentzat zenbatetsitako kontsumoak. Ildo horretan, urteko gastu guztizkoaren zenbatespen txikiena lortzen duen enpresari puntuazio maximoa (80 puntu) esleituko zaio, eta gainontzekoei puntuazio proportzionala esleituko zaie, ondoko formula aplikatzetik ateratzen dena: Puntuazioa: eskaintzarik eta merkeena / lizitatzailearen eskaintza X atal honetan banatu beharreko puntu kopurua (80).

2) Entregatzeko epea: 10 puntu.

Epea ordutan emango da, eta gehieneko puntuazioa (10 puntu) entregatzeko epe motzena aurkeztu duenari emango zaio. Gainerakoei, egin duten eskaintzaren proportziozko puntuazioa emango zaie, aurreko paragrafoan zehaztutako formula aplikatzetik lortutako emaitzaren arabera.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

1) Ezaugarri teknikoak eta kualitatiboak eta metodologia: 10 puntu.

Irizpide hau baloratzeko, kontuan izango da ondoko zehaztapenen gainean lizitatzaileek ematen duten informazioa:

A) Produktuen fitxa teknikoak: produktuen fitxa tekniko detailedunak, zeintzuetan honako hauek jasotzen diren: izaera, konposizioa, formatua, ezaugarri organoleptikoak, alergenoen presentzia, etab: 2,5 puntu.

B) Kalitatea kontrolatzeko prozedurak: 2,5 puntu.

C) Biltegiratzea egiteko metodoak: 2,5 puntu.

D) Garraioa egiteko metodoak: 2,5 puntu.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko azaroaren 18a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu behar dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo administrazio-klausula zehatzen pleguaren 12.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegia.

2) Helbidea: eskura aurkeztuko dira Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegian: N-104, 356. km, edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan, posta-bulegoan, bidalketa zein egunetan egin den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 2 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintza teknikoak irekitzea eta balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideak:

1) Erakundea: Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegia.

2) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

4) Eguna: 2014ko azaroaren 25a.

5) Ordua: 12:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea, eta formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak.

1) Erakundea: Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegia.

2) Helbidea: N-104 errep., 356. km.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

4) Eguna: 2014ko abenduaren 2a.

5) Ordua: 12:00ak.

11.– Bestelako argibideak.

Administrazio-argibideak: Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegia.

Informazio teknikoa: Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegia.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 23a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.


Azterketa dokumentala