Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4648

EDIKTUA, 99/14 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - Bosgarren Sekzioa.

99/14 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta.

Errekurtso-egilea: Olga Muñoz Avalos eta Raul Zarco Rojo.

Abokatua: Eduardo Parra Sanchez eta Eduardo Parra Sanchez.

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil eta Marta Arruza Doueil.

Alderdi errekurritua: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Madrid, S.A. eta Grupo Bitacora Agency Vip Vacances y Dastm International, S.L.

Gaia: prozedura arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-09-29an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA:

Raúl Zarco Rojo eta Olga Muñoz Avalosen ordezkariak jarritako apelazio-errekurtsoa baiesten dut; Bilboko Lehen Auzialdiko Laugarren Zenbakiko megistratuak 2010eko 923 zenbakidun judizio arruntean (erroilu hau haren ondoriozkoa da) 2013ko urriaren 9an emandako sententziaren aurkakoa da. Ondorioz, ebazpen hura ezeztatu eta haren ordez beste bat eman beharrean gara; hala, baietsi egiten dugu Grupo Bitacora Agency Vip Vacances y Dastm Internacional, S.L. eta Bankia, S.A.ren aurka (lehen Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Madrid) jarritako demanda, eta honako hau adierazten dugu:

1.– Raúl Zarco Rojo eta D.ª Olaga Muóz Avalos eta Grupo Bitácoraren artean 2008ko ekainaren 26an sinatutako kontratua deuseza dela.

2.– Caja Madrid erakundeak 2008ko uztailaren 11n emandako mailegua deuseza dela.

3.– Kontratu horiek formalizatzeagatik –epaia eman arte edo betearazten den unera arte– sortutako gastu guztiak itzultzera kondenatzen ditugu demandatuak (zehazki, honako hauek sortutako gastuak: mailegu-kontratuaren formalizazioa, bizitza-asegurua eta kontsumo-asegurua, Caja Madridekin sinatutakoak); halaber, kondenatzen ditugu aipatu kontzeptuengatik ordaindutako kuotak itzultzera.

Lehenengo auzialdiko kostuak alderdi apelatuari ezarri dizkiogu, eta bigarren auzialdi honetan sortutakoei buruz, berriz, ez dugu erabaki berezirik hartu.

Alderdi errekurtsogileari itzul bekio errekurritzeko egindako gordailuaren zenbatekoa.

Bidal bitez autoak eta epai honen testigantza jatorrizko epaitegira, epaia bera bete dadin.

Ebazpen horren aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrerako hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4738 0000 00 0013 14. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada; eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Grupo Bitacora Agency Vip Vacances y Dastm International, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala