Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4647

EBAZPENA, 2014ko irailaren 24koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita, garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-beka bati uko egiteko eskaera.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2013ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez, iragarri ziren 2013rako garapen lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beketarako deialdia (2013ko azaroaren 6ko EHAA, 211. zk.). Deialdi hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2013ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (2014ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.).

Deialdi hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2014ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez (2014ko uztailaren 14ko EHAA, 132. zk.) onartu zen, garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-beka bati uko egiteko eskaera, eta beka ordezkoaren postu onena zuen pertsonari esleitu zitzaion. Pertsona hori Sandra Ordóñez García zen (BEK-2013 BA/0011).

2014ko irailaren 22an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren erregistro orokorrean sartu da bekari uko egiteko Sandra Ordóñez García bekadunaren eskabidea; espedientean ageri dira arrazoiak. Interesdunak eskatu zuen uko-egiteak 2014ko irailaren 23tik aurrera izan zitzala ondorioak.

Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, zeinen bidez arautzen baitira garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-bekak, bekadunak behar bezala justifikatuta egiten badio uko bekari, baliatu ez duen bekaren zatiari dagozkion eskubide ekonomikoak galtzea ekarriko du. Aintzat harturik bekaren ordainketa partzialen egutegia, interesdunak jasotako edo jasotzeko dituen eskubide ekonomikoak arautu beharko dira, bekaz baliatutako aldirako eta baliatzeko geratzen zaion aldirako.

Azaldutakoagatik, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Sandra Ordóñez Garcíak aurkeztutako bekari uko egiteko eskabidea, garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-beken 2013. urteko deialdiaren barruan, 2014ko irailaren 23tik aurrerako eraginarekin.

Bigarrena.– Arautzea interesdunak jasotako edo jasotzeko dituen eskubide ekonomikoak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 24a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala