208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4646
EBAZPENA, 2014ko irailaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita, garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-beka bati uko egiteko eskaera.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2013ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez, iragarri ziren 2013rako garapen lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beketarako deialdia (2013ko azaroaren 6ko EHAA, 211. zk.). Deialdi hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2013ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (2014ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.), eta, besteak beste, Dunia Taher Muti Hernández (BEK-2013BA/0057) esleipendun gertatu zen.
2014ko irailaren 18an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren erregistro orokorrean sartu da bekari uko egiteko Dunia Taher Muti Hernándezen eskabidea; espedientean ageri dira arrazoiak.
Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, zeinen bidez arautzen baitira garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-bekak, bekadunak behar bezala justifikatuta egiten badio uko bekari, baliatu ez duen bekaren zatiari dagozkion eskubide ekonomikoak galtzea ekarriko du. Aintzat harturik bekaren ordainketa partzialen egutegia, interesdunak jasotako edo jasotzeko dituen eskubide ekonomikoak arautu beharko dira, bekaz baliatutako aldirako eta baliatzeko geratzen zaion aldirako.
Azaldutakoagatik:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Dunia Taher Muti Hernándezek aurkeztutako bekari uko egiteko eskabidea, garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-beken 2013. urteko deialdiaren barruan, 2014ko irailaren 18tik aurrerako eraginarekin.
Bigarrena.– Arautzea interesdunak jasotako edo jasotzeko dituen eskubide ekonomikoak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 19a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.