208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 6 orri.)
- EPUB (250 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4643
EBAZPENA, 2014ko urriaren 23koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren bitartez, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautu ziren. Dekretu hori gerora aldatu egin zen beken iraupenari dagokionez, martxoaren 18ko 36/2014 Dekretuaren bidez.
172/2011 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2014ko maiatzaren 21eko Ebazpenaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko eta prestatzeko lau bekaren deialdia.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 6. artikuluaren bidez sortutako Hautaketa Batzordeak, deialdia egiten duen Ebazpenean izendatu ziren kideez osatuak, esleipen-proposamena egin du, dekretu horren 9. eta 10. artikuluei jarraikiz.
Hori guztia ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zehaztutako pertsonek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Bigarrena.– II. eranskinean jasotako pertsonei esleitzea kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak.
Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren pertsonei beka ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Laugarrena.– IV. eranskinean jasotako pertsonak ordezko izendatzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Bosgarrena.– Bekadunek 2014ko azaroaren 3an ekingo diote bekaldiari, Eneritz Garcia Barrenaren kasuan izan ezik; berak 2014eko azaroaren 17an ekingo baitio.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 23a.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,
ASIER VALLEJO ITSASO.