Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2014ko urriaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4642

EBAZPENA, 2014ko urriaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako hautagaiak 2014ko irailaren 5eko ebazpenean (2014ko irailaren 15eko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita, ebazpen horretako laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuta (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzen dena), honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Nuria Clara Cano Baranda andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

Izena: Zuzendaritzako kargudunaren idazkaria (zentroak)

– Erreferentzia: F 457

– Eskala: administraria / administrazio laguntzailea

– Taldea: C/D

– Zenbatgarrena: 17

– Maila: 18

– Hizkuntz eskakizuna: 2.HE; derrigortasun data: 2014-01-31

– Zentroa: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitaratu den egunetik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako bi hileko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Leioa, 2014ko urriaren 21a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala