Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4496

IRAGARKIA, Errotaberrin, San Lorentzon eta Unibertsitatean CCTV sistema bat eskuratu eta instalatzeko eta Lugaritzeko tunelaren larrialdietarako irteeretan dagoena hobetzeko lizitazioa esleitu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Errotaberrin, San Lorentzon eta Unibertsitatean CCTV sistema bat eskuratu eta instalatzea, eta Lugaritzeko tunelaren larrialdietarako irteeretan dagoena hobetzea.

c) Loterik: ez.

d) Iragarkia zein buletin edo aldizkari ofizialetan eta noiz argitaratu den: 2014ko ekainaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 106. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurogeita hamar mila euro (90.000), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko urriaren 7a.

b) Esleipenduna: Revenga Ingenieros, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita hamahiru mila laurehun eta berrogeita zazpi euro hogeita bost zentimo (73.447,25), BEZik gabe.

e) Burutzeko/entregatzeko epea: hiru (3) hilabete eta aste bat (1).

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko urriaren 15a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala