Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4495

IRAGARKIA, Bilboko tranbiako komunikazio sarearen berriztatzeari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Bilboko tranbiako komunikazio sarearen berriztatzea.

c) Loterik: ez.

d) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko uztailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 125. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogei mila euro (60.000), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko urriaren 7a.

b) Esleipenduna: Ingenieria de Sistemas y Telemando, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita zazpi mila laurehun eta hiru euro eta hiru zentimo (47.403,03), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bost (5) aste.

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko urriaren 15a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala