Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4489

EBAZPENA, 2014ko urriaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2014rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona, Asamblea de Cooperación Por la Paz (BLB-ACPP) erakundearen alde (PRE-2014BA/0011).

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraunpena bermatzeko eta hondamendiek eragindako pertsonen sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren bidez (2014ko urtarrilaren 31eko EHAA, 21. zk.) garapenerako lankidetzarako fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako 2012ko deialdia egin zen.

Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia. Kasu honetan, eta lehendakariaren 20/2012 Dekretua –abenduaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– eta 187/2013 Dekretua –apirilaren 9koa, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena– batera aplikatuz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da eskumen hori duen agintaritza.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak.

Horren ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluaren arabera; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, eta 2013ko apirilaren 16an elkartu zen Kontseilu Errektorearen proposamenez, eta Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, laguntzen esleipena EHAAn argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko laguntza-eskari bati diru-laguntza ematea. Diru-laguntza hori finantzaketa-lerro iraunkorrean Asamblea de Cooperación Por la Paz (BLB-ACPP) erakundeak aurkeztu zuen «Acción humanitaria para mejorar las condiciones ASH de 4650 personas en la zona C, Cisjordania, especial énfasis en la mujer» proiektua ordaintzekoa izango da.

Bigarrena.– Laguntza 181.174,61 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2014ko uztailaren 1an hasiko da eta 2015eko ekainaren 30ean bukatuko da. Beraz, dirulaguntza zuritzeko epea 2015eko abenduaren 29an bukatuko da.

Hirugarrena.– Agindu hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 22a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala