Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4486

EBAZPENA, 2014ko urriaren 15ekoa, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduan xedatutako laguntzen emakida ebatzi eta argitara ematen duena. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak ematea arautzen da, paisaiarako ekintza planak presta ditzaten.

2014ko ekainaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA, 122. zk.) Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Agindua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak ematea arautzen baita, paisaiarako ekintza planak presta ditzaten. Agindu hori 2014ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez aldatu zen eta azken hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA, 143. zk.) argitaratu zen.

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 25ean amaitu zen, diru-laguntzak ematea arautzen duen agindu horretako 4.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ondorio hauetarako 2014ko uztailaren 29ko aginduan aldatu eta gero. Horrela izanik, 34 eskaera egin dira eta zerrenda honetakoak dira:

(Ikus .PDF)

Diru-laguntza hauek arautzen dituen ekainaren 24ko agindu horretako 7. artikuluan xedatutakoarekin bat, urriaren 8an horretarako balorazio-epaimahaia sortu zen, hartutako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedeaz, kontuan hartuta artikulu horretako 2. atalean xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehienezko puntuazioa.

Arestian aipatutako 2014ko ekainaren 24ko agindu horretako 15. artikuluak xedatzen du diru-laguntzak emateko kopurua guztira 280.000 euro dela, 13. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela paisaiarako ekintza planetako ordainsarien % 90, plan bakoitzerako 30.000 euroko gehienezko muga jarrita, aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ezin izango direla diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, ondorio gisa, 2014ko urriaren 8an, 7.3. artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten duen zein den diruz laguntzeko diren eskabideen lehentasuna, kontuan hartuta I. eranskinean adierazitako puntuazioa, barne hartuta zein udal den onuraduna, zein den diruz lagun daitekeen proiektua eta zenbatean laguntzea proposatu den. Halaber, aipatutako proposamenean zerrendatzen dira ukatzeko diren eskaerak, zergatik ukatzen diren adierazita.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak ematea arautzen baita, paisaiarako ekintza planak presta ditzaten; eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak proposatutakoa ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.– Paisaiarako ekintza planak egiteko diru-laguntzak ematea ondoren zerrendatutako udalei eta adierazitako zenbatekoan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Paisaiarako ekintza planak egiteko diru-laguntzak ukatzea ondoren zerrendatutako udalei, eta kasuan kasu ukatzeko arrazoiak:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko ondorioetarako.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 15a.

Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MIREN IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala