Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4485

EBAZPENA, 2014ko urriaren 16koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (656/2014-M prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (656/2014-M prozedura laburtua) jarri da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2014ko apirilaren 11ko (apirilaren 24ko EHAA, 77.zk.) Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bitartez Ertzaintzaren Ikuskapen eskalako ofizialordearen kategoriako eta Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen kategoriako karrerako funtzionarioentzat ikerketa kriminaleko ikastaroan (IKI) sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten da. Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, honen bidez, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkaute, 2014ko urriaren 16a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala