Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4484

EBAZPENA, 2014ko urriaren 13koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (280/2014 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (280/2014 prozedura laburtua) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2014ko uztailaren 2ko Ebazpenaren kontra jarritakoa da. Azken ebazpen horren bitartez, 2014 otsailaren 10eko Akordioaren kontra jarritako gorako errekurtsoa ezesten da. Eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko urriaren 13a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala