Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4482

AGINDUA, 2014ko irailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «Juli Foruria» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Gernika-Lumoko «Juli Foruria» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalaren erakunde-titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Irakaskuntza artistikoak emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua (apirilaren 6ko BOE); Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituen martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera «Baxu elektrikoa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 48011354.

Izen generikoa: Musika Ikastetxe Baimendu Profesionala.

Izen espezifikoa: «Juli Foruria».

Titularra: Julia Foruria Laucirica.

Helbidea: San Juan Ibarra plaza, 2.

Udalerria: Gernika-Lumo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxeak aurrerantzean honako espezialitate hauek emango ditu: pianoa, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, zeharkako flauta, fagota, oboea, klarinetea, tronpa, gitarra, akordeoia, tronpeta, txistua, saxofoia, gitarra elektrikoa, perkusioa, kantua eta baxu elektrikoa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 30a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala