202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4481
AGINDUA, 2014ko irailaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) «Aitzi» haur-eskola pribatua ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, «Estudio Aitziber Aguirre, S.L.» entitatearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua (19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den haur-eskola pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:
Kode zenbakia: 48018865.
Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Aitzi».
Titularra: Estudio Aitziber Aguirre, S.L.
Helbidea: La Bondad, 3.
Udalerria: Barakaldo.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimentzen den irakaskuntza: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen edukiera: 5 unitate, honelako edukierakoak:
– 2 unitate, urtebetez azpiko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
– 2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.
– unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.
2. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du ikastetxeak, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Indarrean dagoen legeria betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.
5. artikulua.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, emandako baimena baliogabetu egingo da, ikastetxeak baimena emateko indarreko araudian ezarritako gutxieneko baldintzaren bat betetzen ez duenean.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntza deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 29a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.