Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4475

1321/2014 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da pertsonal estatutario finko izendatutako esleipendunen zerrenda, I. eranskinean jasotakoa. Barne-sustapen txandakoak dira esleipendun horiek, Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialisten kategoriakoak. Destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dute.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko zituzten oinarri orokorrak onartu ziren eta 2011ko uztailaren 27ko 142. EHAAn argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 13/2012 Ebazpenaren bidez, Osasun Teknikari Espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialisten kategorian pertsonal estatutarioaren izaeraz jabetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitarioetan izanik. Deialdi hori 2012ko urtarrilaren 26ko EHAAn, 18 zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 12ko 41/2014 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu duten barne-sustapen txandako izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, Osasun Teknikari Espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialisten kategoriako pertsonal estatutarioa izateko hautatze-probei dagokien puntuazioa, hain zuzen ere. Izangai horiek Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute destinoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpen horren 16. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialisten kategoriako izangaien behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari helarazi zitzaion web-orrialdean argitaratzeko. Horrenbestez, langileen alorrean indarrean den legediak aitortutako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutario finko izendatutako esleipendunen zerrenda, I. eranskinekoa. Barne-sustapen txandan izendatu dira, Osasun Teknikari Espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialisten kategorian. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dute destinoa.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean jabetuko dira destinoez. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– NAN, pasaportea edo gidabaimena, edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalentzat, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala