200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4447
IRAGARKIA, administrazioarekiko 230/14 auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegian, Montserrat Ferrero Martín andreak 230/14 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa (prozedura laburtuko izapideak) aurkeztu duela. Errekurtsoa, andre horrek, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 1472/13 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezezteari buruzko Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko apirilaren 30eko Erabakiaren aurka aurkeztu du. Aipatu zuzendari nagusiaren ebazpen horren bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako destinoarekin deitutako teknikari espezialista sanitarioen lekualdatze-lehiaketako onartutakoen zerrenda argitaratzen da, eta behin betiko esleipena egiten da (2013ko azaroaren 18ko EHAA, 219. zenbakia).
Beraz, interesdun izan daitezkeen hirugarrenei epea jartzen zaie, eta jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita bederatzi eguneko epean, aipatutako epaitegiko prozeduran agertu eta aurkeztu daitezkeela.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 30a.
Lege Aholkularitzako zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.