200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
4438
EBAZPENA, Bizkaiko Garraio Partzuergoarena, zeinen bidez huts deklaratzen baita «Bilboko Metroko katenarian mantentze-lanak egiteko, Bi trenbidetarako ibilgailua eskuratzea» xede duen lehiaketaren lizitazio-prozedura.
2014ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (120. zk.) argitaratu zen iragarkia dela-eta, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, 2014ko urriaren 14ko bileran, erabaki du hurrengo hornidura-kontratua esleitzeko deitu den lizitazioa huts deklaratzea: «Bilboko Metroko katenarian mantentze-lanak egiteko, Bi trenbidetarako ibilgailua eskuratzea».
Bilbao, 2014ko urriaren 14a.
Zuzendari nagusia,
MANU TEJADA LAMBARRI.