200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4434
EDIKTUA, 1846/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Eduardo Muiño Feijook, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizenak,
Fede ematen dut:
1846/13 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Silvia Villanueva Hormíasek epaia eman zuen, 2013-05-27an.
Ionut Visan non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Organo honetako bulegoan eskura daiteke ebazpenaren eduki osoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamalauko irailaren hemezortzian.
IDAZKARI JUDIZIALA.