198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4373
IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2014ko irailaren 15eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 48A001-45-2014 ES zehapen-espedientea ireki zitzaion IZ Autocars, S.L.ri, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egotzita.
Izapidetutako espedienteari dagokion zehapen-espedientea irekitzeko ebazpen hori jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, zertarako-eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek horren berri izan dezaten. Bestalde, interesdunei jakinarazpena egiteko balioko du; eta horretaz gain, honako ohartarazpen egiten zaie:
Ebazpenaren eduki oso ezagutzeko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira bost eguneko epean (Errekalde zumardia 39A, Bilbao), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, agertzen direnetik aurrerako hamabost eguneko epean.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 6a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.