Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4364

EDIKTUA, baldintzapeko askatasuna ezeztatzeko bideratutako 2888/14 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan, bideratzen ari da honako hau: Bilboko Zigorren Kudeaketa eta Neurri Alternatiboen Zerbitzukoa izan zen Endika Berasategui Sanchez espetxeratuari baldintzapeko askatasuna ezeztatzeari buruzko 2888/14 espedientea. Endika Berasategui Sanchez jaunaz zehaztasunak: Bilbon jaioa, 1992-09-17an; NAN: 79052823Y; Jose Antonioren eta Maria Elenaren semea; azken bizilekua: Karrantzako (Bizkaia) Biañez kaleko 18. zk.; gaur egun ez da jakiterik zein den bere bizilekua. Eta berari dagokion espedientean autoa eman da, 2014-09-18an, zeinaren xedapen-zatia hauxe baita hitzez hitz: «Endika Berasategui Sanchez-ek honako hau ez duela bete deklaratzea: Barakaldoko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiak 219-13 Exekuzioan ezarritako zigorra, hau da, komunitatearen aldeko ehun eta hogei lanaldi egiteko zena.

Jakinarazi bekio hori Barakaldoko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiari, Zigor Kodeko 88.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako».

Endika Berasategui Sanchez presoari jakinarazpena egiteko balio dezan, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko irailaren 18an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala