198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
4361
EBAZPENA, 2014ko urriaren 9koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Honen bidez, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian abiatutako 633/2014-R prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenei dei egitea xedatzen da epaitegi horretan ager daitezen.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak errekerimendua egin du epaitegi horretan abiatutako 633/2014-R prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeen hirugarrenei dei egiteko; hain zuzen, jarraian adierazten den ebazpenak eragin diezaiekeen hirugarrenei dei egiteko: Ebazpena, 2014ko martxoaren 18koa, ezetsi egiten duena Giza Baliabideetako zuzendariak 2013ko abenduaren 10ean emandako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, lanpostuak aldi baterako zerbitzueginkizunetan betetzea arautzen zuena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik 9 eguneko epean Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egokitzat jotzen badute, 633/2014-R prozedura laburtuan beren bidezko interesak defendatzera.
2.– Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 9a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.